Garai interesgarrian dago euskal kultura, euskal musika, batez ere. Doinu berriak, ezberdinak ari baitira kaleratzen; horietako gehienak gazteriaren eskutik.

Hala ere, ohikoena da kantu berritzaile horien meritua edo fama abeslariak eramatea, baina atzetik badago lan bat: beat-maker edo produktoreena zehazki. Pula Gzon eta GAZ Limbo taldeko Gaizka izan ditugu gonbidatu aste honetako #Klaketa n.

Atzealdera jo dugu berriro ere, sorkuntzaren azpiak ezagutzeko asmoz.

Kamararen atzetik dabiltzanak haren parean jarri ditugu honakoan. Kasu honetan, mikroaren aurrean.

Arriguri ikus-entzunezko sortzaileen taldea ezagutzen duzue? Ikusi dituzue Merina Grisen bioklipak? Ba horien atzeko magoak dira Arrigurikoak, kantu politenei irudi politenak jartzen jaioak.

Deustoko Erriberan, gaueko 20:00ak, kotxe baten barruan grabatzen, eta kanpoan euria. Baldintza kaskarrenetan, elkarrizketa bikaina egin dire Martak.

Ez galdu!

Argiz bete dute Klaketa nahiz musikaren panorama Merina Griseko kideek. Aurpegirik gabe eta pop bortitzenarekin zirrikituak sortu dituzte bi kantu bakarrik kaleratuta.

“Saiatzen Naiz” eta “Besteek Zer” kantekin lortu dute ezagutzera ematea hirukote donistiarrak.

Konplexurik gabeko musika, basatia, sentitzen den bezalakoa, mugatu gabea.

Proiektu multidisziplinar bat dute parean, eta ez dute beharraren beharrez jorratu bide hori, artea ulertzeko duten moduagatik baizik.

Iruñeako harresietan gora, gordeleku bat du Marrakatuek Alde Zaharraren babesean. Raba de Gorrinarekin batera, Ametsek solasaldi lasaia eduki du biekin.

Marrazkilari izatea ofizio bilaka daiteke? Marrazkilari edo ilustratzaile? Zer harreman du hizkuntzak eta arteak? Euskaldun berri batek nola egiten du umorea berea ez den izkuntza batean?

Mila kuestio. Galdera guztiei erantzuteko hamabost bat minutu.

Aitor antzezlea da. Ingenieritza ikasi arren, bere bizitzako pasioarik ezin izan zion ukatu.

Bilboko Zorrotzaurre auzoan kokatuta dagoen Pabellon 6eko Gazte Konpainian egiten du lan. Lan, aktore moduan.

Aktore ezezagun izatearen inguruko aferez hitz egin digu gaurkoan. Haren inguruan dauden aurreiritzi eta informazio falta, beti bezala, tarteko. Maitanek #Klaketa eraman du gaurkoan banbalinetaraino.

Kulturaren atzeko atetik sartu gara laugarren #Klaketa honetan. Ikusezinak, ikusgarri bihurtu dute haien buruz, halabeharrez. Prekarietateak sektore guztia gogor kolpatu badu ere, teknikariena sektore zailenetako bat dugu.

Bi gizon eta emakume bat. Formula baliatu dugu teknikoen sektorean emakumeek bizi duten egoera ezagutarazteko. Bereziko maskulinizatutako lana da teknikariena, beste askotan bezala, bertan dabiltzen emakumeek hamaika gutxiespen eta eraso jasan behar izaten dituzte. Anek ezin izan digu hobeki azaldu.

Elkarrizketatik kanpo hiru teknikariak ahulkian eseri eta kultura emankizunak seguruak diren galdetu diegu. Hau izan da erantzuna:

Bilaketa, bilakaera helburu anitzeko kolektiboa dugu Bilaka. Ezagutzen ez dituenak lehen aldiz ikusteko plazerra senti dezake oraindik.

Gaztetasun, ausardi eta indarrez betetako kolektiboarekin elkartu gara aste honetako #Klaketa -n.

Ipar Euskal Herriko dantzariz osatuta dagoen arren, gurekin egon da taldeko hegoaldetarra, Ioritz; Zibelekin batera.

Elkarrizketa lasai nahiz hipnotiko honek zer pentsa emango dizu seguru.

Haien ahotsa entzutearekin aski ez baduzu, jarrain duzun bideoa ikusi. Bertan Bilaka Kolektiboko aurpegi ezberdinak ikus ditzakezu, baita haien dantza eta hitzak behatu ere. Nolakoa da dantzari gazte baten bizitza?

#EginKlak

Iskanbila bat izan dela? Bai. Hausnarketa hau beharrezkoa genuela? Ere bai.

Iruñerriako musika talde fresko nahiz iskanbilatsuenarekin batu da Amets aste honetan.

Hainbat gai jorratu dituzte: zein da benetan Chill Mafiaren helburua? Nor(tzuk) daude proiektuaren atzean? Euskal Herrian iraindu daiteke? Nori bai eta nori ez?

Ez zaie mintzatzeko gairik faltatu elkarrizketa honetan zehar. Gure #Klaketa ere itsatsi dute.

Gari eta Beñat gazte aguraindarrek osaturiko taldeak estreinatu du #Klaketa.

Jon Mikel aurkezlearen laguntzaz euskal musika eta kulturaren berrikuntza izan dute mintzagai, beste gaien artean.

Haien entsegu-gelan bildu gara elkarrizketa lasai hau egiteko.

Entzun zure belarrietatik tertuliaren nondik norakoak.

Klaketa hau indartsu etorri dela iruditu bazaizu, itxaron hurrengo asteazkenean datorrenari.

Eduki gehiago jasotzeko jarrai gaitzatu sare-sozialetan: @egin_klak