Denboraldiak ez du Ekainaren 28ra arte iraungo, baina hori ez da arrazoia gaia landu gabe uzteko. Egunero harrotzen baigara.

Iris Taldea Ezkerraldeko LGTBIQ+ kolektiboa da, eta urtean 365 eguneko borrokan dihardute. Argi dute harrotasuna ez dela egun bakarreko kontua, eta etsai handiegia dugula parean borroka egun bakarrera mugatzeko.

Kakotx-Artean mintzatu dira, eta denboraldiari eta podcastari berari, itxiera paregabea eman diote.

Kakotx Artean Aitziber Grados gazteak hondartzako denboraldi berria bezala estreinua egin du iritziaren atalean. Eta tenperatura beroekin batera gure gorputzetan sortzen diren guda txiki horiez jardungo du.

Kakotx artean

KakotxArtean sartu dira Eragineko lagunak. Pentsionisten borroka gazteon borroka da? Edo zer?

Azken asteotan mobilizazio ugari burutu dituzte pentsionistek Euskal Herriko hainbat txokotan. Eta gazteok bertan izan gara, bigarren lerroan eta gure aitona-amonak babesteko prest. Gurekin konta dezakezue, jakin ezazue.

Ekaina iritsi zaigu eta 2. batxilergo ikasleei iristen ari zaizkie egutegian gorriz markatutako egunak: selektibitatea, omg. Ikamako lagunek argi dute, FCK SELE, zenbaki bat baino gehiago gara.

Iparralderantz jauzi eta erdizka bat eginez Gazte Ekintzako kideek gazteen etorkizuna jarri dute mahai-gainean #KakotxArtean. Badirudi batzuk ez direla ohartu oraindik, lan eta etxebizitzarik gabe ez dugula etorkizun bat izaterik.

Bidean, zugan pentsatzen, bidean zenbat oroitzapen…

Kartzelak urrundu, bakartu, suntsitzen du. Euskal Herriko zenbait herrietan auzokideak, baina batez ere, gazteak antolatu eta auzo edo herriko presoak bisitatzeko antolatu izan dira.

Hurbilasuna, gaztetasuna, alaitasunez betetzen dute bidaia luzeko motxila, eta hara doaz, edonora; agian inoiz auzoko kaletik oinez ikusi ez dutenari bisitan, baina bai tabernetako eta pankartetako irudietan.

Eztizen Artolak bidaia baten kronika egin digu, #KakotxArtean.

Kale Dor Kayiko elkarteko kideak batu dira aste honetako Kakotx Artera. Ijitofobiaren gaia “modan” dagoela daioten arren, zuk inoiz entzun al zenuen komunitateko norbait gaiaren inguruan hitz egiten?

Ijitoen herriak mendeak daramatza Euskal Herrian, eta mendeak daramatza diskriminazioa eta arrazakeria sufritzen. Gaixotasunak direla edo beste edozein arrazoi dela, ijitoak beti jo-puntuan.

Azken hilabeteetan behin baino gehiagotan hartu izan dituzte kaleak aste honetako #KakotxArtean-eko izenburuaren hitzek.

Nayuak hurbilagotik azaldu digu Saharako herritarrak bizitzen ari diren egoera. Oraindik ezagutzeko aukerarik izan ez baduzu, aukera ezin hobea.

Euskal Herriak eta Saharak urte luzeko lotura dute, bi herri zapaldu, bi herri erresistentzian. Elkartasunak mugak gainditzen dituen beste adibidetariko bat gaurkoan dakarguna.

Kakotx artean

Saioari bukera eman dio Andoni Mikelarenak hausnarketa potente batekin: txipari buruz ari gara, zerbait berria balitz bezala, baina aspalditik daramagu txip bat poltsikoan.

Ez da dohakoa eta merkea erez sareetan surfeatzea. Gure harreman, izaera, gustuak… merkantilizatzeko bide ematen baitu.

Azalduta baino hobeki ulertuko duzue Andoniri zuzenean entzuna. Emaionk play!

“Jada ez dago beharrik, berdintasuna badago. Feminismoarekin tematzen jarraitzen zaretenak oker zabiltzate…” Martxoaren 8aren bueltan eztabaida asko birsortu ohi dira, batzuek zantzu positiboren bat izan dezakete. Aipatu dugun horrek, bat ere ez.

Tamalez, ez dira gutxi horrela pentsatzen duten gizasemeak. Borroka feministak urgentziazko behar eta errealitate bati erantzuten ez diola uste duenak, ez du oinarrizko argudiorik; datu eta errealitatearen paretaren kontra ari baita pilotan.

Badaude gozoagoak diren urteurrenak, beste batzuk, gaziagoak. Gertakariekiko sentsibilizaziorik ez duenak ez du ulertuko nola greba batek sortutako istiluek nola sortzen duten halako sentsibilitatea urteak joan eta urteak etorri.

Martxoak 3ko sarraskian 5 lagun hil ziren, 100 inguru zauritu. Gertakari bakan bat izatetik harago, gaur egunerarte irauten duen testuinguru sozial baten erakusle izan ziren egun hartan gertatutakoak. Horrela beraz, egun horren memoria gaur egungo borroken pizgarri da. Egun hartan gertatutakoarekiko justizia, baina baita gaurko gertakariena ere.

Bollera identitatea bi emakume*-ren arteko harreman sexualak izatera mugatzen al da? Zer leku du bollerismoak feminismoan?

Gasteizko B.A.L.A kolektibora jo dugu, indar handiko taldea. Haien burua Gasteizeko bolleren kolektibo bezala izendatzen dutenez, nor haiek baino aproposago gai honen inguruan hitz egiteko.

Transfeminismoa ardatz, heteroarauari planto egiteko bideak argitu dizkigute honakoan. Azken hau gizarteko egitura garrantzitsuenetariko bat dela azpimarratuz.

Zuengana zuzentzen da bala hau. Arma-tiro-pum.

Galder eta Aitor. Azken asteetan maiz entzun ditugun bi izen. Horiek zabaltzearen arrazoia ez da zorionekoa, tamalez. Espainiako Auzitegi Nazionalak 8 urteko espetxe zigorra jarri die.

Momentu gogor honetan ere, Galderrek tarte bat eskeini digu podcasta isten duen atala bere mezuez betetzeko.

Hemendik besarkada handi bat bidaltzen dizuegu. Beti aurrera!

Ba al dago oraindik egun hau ospatzen jarraitzen duenik? Ba ziurrenik bai.

Kupidoz, bihotzetz eta opariz mozorrotutako egun honen harira, Euskal Herriko Neska* Gazteek zenbait ideia plazaratu nahi izan dizkigute.

Maitasun erromantikoak gure imaginarioan zer ideia elikatzen ditu? Zein da gure harremantzeko erek hartu beharko luketen norabidea?

Hori eta gehiago pilula honetan.

Donostiako Alde Zaharrako gazteak izan dira aste honetako #KakotxArtean egin dutenak.

Azken hilabetean auzoan bizi izan duten errealitate gordina azaltzeko asmoz, bertako gazteek hartu dute mikrofonoa hontakoan. Haien ahots propioz jasan dituzten kolpeen inguruko errelatoa egin digue Gazte Asanbladako bi kidek.