Kabala 2×09 – Gu ez garen hezur-haragia

Ez gara mundu honetan hezur-haragizko bakarrak. Eta beste horiekin dugun harremana etengabea da, baina nolakoa? Animaliak instrumentu dira gure bizitzetan. Hori al da haien patua?

NOR Antiespezista taldeko kide da Maialen, eta Fridays For Futureko Donostiako ‘nodo’-koa Anne. Bien laguntzaz zorrontzasunez begiratuko diogu gure kontsumoan uste baino leku handiagoa duen haragiaren industriari.