Klak #13 - Kaleak gureak dira
PODCASTA
Etxerik gabe, kaleak genituen aterpe. Orain, kaleetan ere, lau pareta eraiki dituzte gure inguruan.
Podcastaren atal berrian, gazteon aisialdia pandemia garaian, graffitia eta apustuen afera.
Kakotx artean
Gazteon aldeko apustua
Kale ertzean infernuko txoko txiki bat. Gazteak sartu eta atera. Jokoan eta jokoan, irabazi nahian, extasian. Garazi Burgoak kokatu du apustu etxeen auzia #KakotxArtean.
Klaketa
Pareten orroa
Izkutaketan aspalditik dabil kalekumea. Arrastoa uzten du herriko paretetan, eztarriko kordak ez ditu espresiorako bide bakar. Murala deitzen diote zenbaitzuk, graffiti besteek, zirriborro gutxi batzuk. #Klaketa|ri kolorea eman dio Nexgraff Pasaiako graffitero gazteak.
Lokatzetan
Farrarik gabe zer?
Pipak eta garagardo latak karriketako txoko izkutuenean. Mari Errauskin baina goizago korrika etxera itzuli beharra, eta kontrola. Eta frustrazioa, kristona. Ikasten edo lanean igarotzen ez dugun tartetxo hori aste honetan #Lokatzetan.