Klak #16 - Kaiolak hautsi
PODCASTA
Txoria eta kaiolaren metafora enegarren aldiz entzuteko gogorik gabe gaude. Batzuetan mezuei sepia kolorea kendu behar zaie, entzungarri izan daitezen.
Lokatzetan
Nor da benetan aberea?
Askatasunaz ari gara, bai, enegarrenez. Hamaika aldiz esan arren, gutxik entzun dutelako zintzotasunetik. #Lokatzetan sartu eta espeziasmoaren aurka antolatzen direnek hitz eta Zaunk egin dute.
Klaketa
Idoia Asurmendi
Idoia Asurmendi abeslari gazteak #Klaketa|ko aulki hutsa okupatu du. Otsailean kaleratu zuen bere lehen kanta, eta ordutik espektatiba handia sortu da bere inguruan. Berak, ordea, zer dio?
Kakotx artean
Gure bizitzek ez dute preziorik
Iparralderantz jauzi eta erdizka bat eginez Gazte Ekintzako kideek gazteen etorkizuna jarri dute mahai-gainean #KakotxArtean. Badirudi batzuk ez direla ohartu oraindik, lan eta etxebizitzarik gabe ez dugula etorkizun bat izaterik.