Klak #4 - Mahaiak ikasteko eta nahasteko

PODCASTA

Bi errealitate gordin: ikasleena #Lokatzetan eta teknikariena #Klaketa|n. Egunerokoaren atzekaldean gordetakoak, B aldean. Kausalidadez, alderdi zikinduenean.

Transfeminismoa ardatz eta bollerismoa identitate #KakotxArtean. Heteronormari Bala zuzendu zaio, arma-tiro-pum.

Ikasten baina pijaman. Routerraren seinalearekin tirabirak. Urruntasuna, klasekideekiko eta lagunekiko. Nolabaiteko isolamendua. Estresa, itotasuna, ezinegona…

Batzutan badirudi etxean gustorago ikasi daitekeela, klaserainoko bidea egin gabe. Iritziak askotarikoak dira, baina guk baldintzetara jo dugu. Ikasleak Covid-a aitzaki harturik, ezjakintasunez eta ezegonkortasunez busti dituzten sektorea dira. Horrek, ez ditu ondorio gutxi sortu.

Angelu, Baiona eta Gasteiz. Hiru errealitatea, inoiz baino antzekotasun handiagorekin. Denak #Lokatzetan leporaino.

Podcastaz gain, hemen Esteban BastiƩ gazteak bideo labur batean bere bizipenei buruz adierazitakoa:

Kulturaren atzeko atetik sartu gara laugarren #Klaketa honetan. Ikusezinak, ikusgarri bihurtu dute haien buruz, halabeharrez. Prekarietateak sektore guztia gogor kolpatu badu ere, teknikariena sektore zailenetako bat dugu.

Bi gizon eta emakume bat. Formula baliatu dugu teknikoen sektorean emakumeek bizi duten egoera ezagutarazteko. Bereziko maskulinizatutako lana da teknikariena, beste askotan bezala, bertan dabiltzen emakumeek hamaika gutxiespen eta eraso jasan behar izaten dituzte. Anek ezin izan digu hobeki azaldu.

Elkarrizketatik kanpo hiru teknikariak ahulkian eseri eta kultura emankizunak seguruak diren galdetu diegu. Hau izan da erantzuna:

Bollera identitatea bi emakume*-ren arteko harreman sexualak izatera mugatzen al da? Zer leku du bollerismoak feminismoan?

Gasteizko B.A.L.A kolektibora jo dugu, indar handiko taldea. Haien burua Gasteizeko bolleren kolektibo bezala izendatzen dutenez, nor haiek baino aproposago gai honen inguruan hitz egiteko.

Transfeminismoa ardatz, heteroarauari planto egiteko bideak argitu dizkigute honakoan. Azken hau gizarteko egitura garrantzitsuenetariko bat dela azpimarratuz.

Zuengana zuzentzen da bala hau. Arma-tiro-pum.