Ikasle porrotaz hitz egiten da, sistemaren porrotaz beharrean.
Porrot egiten dugu ez badugu merkatuaren logiketan txertatzerik, ez badugu nahi merkatuaren logikan txertatu.
Porrot egiten dugu desobediente adierazten garen aldiro, ez dutelako piezarik mugitu nahi.
Finean porrot egiten omen dugu, berez, haien porrota eragiten dugunero.
Porrota deitzen diote borroka beharrean, baina guk badakigu oker dabiltzala.
Lau pareta hauen artetik, Euskal Herri luze zabalera, bi igandean behin, Gure garaian.