#08GureGaraian | Sareak, salaketak eta interneteko biolentzia

Scrolleatzen bizi gara.

Segunduro hartzen dugu dopamina txupito bat.

Tartean iritziak, mezuak, ideiak…

Horien artean baliagarri zaizkigunak gutxi batzuk, entzuteak kalterik egingo ez diguten beste batzuk eta zabor mordoa.

Zaborra, beti bezala, tonaka.

Baina, eh, zaborrak ere engantxatzen gaitu. Eta zaborra ere bagara. Eta zaborra ere (batzuetan) nahi dugu. Eta zabor artean ere igeri egiten dugu.

Horregatik dopamina txupitoek ere zapore garratza izan ohi dute. Ez dakit Plata o Plomo eta Instagram alderagarriak ote diren; baina bi kasuetan ez edateko esatea nire partetik hipokrita izatea litzateke.

Beraz, hitz egin dezagun sare sozialez.