2 urte inauterietako tiro hartatik

Xuhar Pazos gazte billabonarra Ertzaintzak begian tirokatua izan zen duela 2 urteko Tolosako inauterietan eta aurtengo inauterien atarian, ostegun gizeneko arratsaldean, elkarretaratzea egin dute gertatutakoa salatu eta justizia eskatzeko. Gazte zein heldu andana batu dira bertan, txilabak soinean.