Irisarriko 4 edizioek festibalari “egonkortasuna” eman diotela baloratu dute antolatzaileek. “EHZren historian belaunaldi aldaketa eta herri berria usu eskutik joan direla” eta toki batean gelditzeak ekartzen duen “erosotasunari” aurre egiteko mugituko dute EHZ Amikuzeko Aberatzera.
Irailaren 30ean burututako Biltzar Nagusiaren ondotik jakinarazi zuten herria, eta adierazi “ikustekoa izanen dela zer ekarriko dion Arberatzek, Amikuzek festibalari. Eta festibalak zer duen ekartzeko Amikuzeko eskualdean, hau elkartruke bat baita”.