Etxebizitza larrialdiari aurre egiteko, auzolan eguna

Ekainaren 15ean, larunbatean, aurrera eramango da, Baionan, Auzolan Eguna. ALDA kolektiboak bultzatuta, Etxebizitza eskubide bat dela oroitarazi nahi dute egun horrekin. Era berean, azken garaietan onartutako hainbat neurri ospatu nahi dituzte, esate baterako, alokairuen kontrola zorroztu izana, baina, hala ere, oinarri batzuk azaltzeko parada izango da.
Bi mahai-inguruk sortuko dute eztabaida 15:00etatik aurrera, etxebizitzaren inguruan; parte-hartzaile gisa Baionako auzapeza eta Elkargoko lehendakari Etxegarai ekarrarazi dute. Gerora, hainbat kontzertuk gaugiroa alaituko dute: Nat eta Watson, Andoni Ollokiegi, Pog Mahone tribute The Pogues eta La Main Courante.
Informazio gehiago ALDAren sareetan topatu ahalko duzue, halaber, laguntzaileen bila ari dira eta izena ematera animatzen zaituztegu; horretarako, igorri mezu bat info@alda.eus helbidera.