Gau Beltzerako gomendioak

  • 2 liburu
    • Kontakizunak (2012) – Edgar Allan Poe. Koro Navarrok ekarri zizkigun euskarara literatura gotikoaren aitaren ipuinak. Gaur egungo estetika gotikoa ulertzeko ezinbestekoak dira klasiko estatubatuar honetako ipuinak, Belea edo Morgue kaleko hilketak, besteak beste.
    • Basokoa – Izaskun Gracia Quintana (2024). Idazle bilbotarraren lehen euskarazko eleberria dugu hau. Beldurrezko eleberri honetan, familia baten beldurrak eta ikarak lantzen ditu heriotza baten ostean. Gracia Kintanak bere aletxoa ekartzen dio, hala, euskal literaturan gutxi jorratu den beldurrezko literaturari.
  • 2 film
    • Errementari (2017). Paul Urkijoren lehen lan luzea izan zen. Patxi Errementariaren kondaira hartzen du eta XIX. mendeko Araban kokatzen du. Arabako euskalki zaharra erabili zuten fantasiazko eta beldurrezko film hau sortzeko. Ez galdu Netflix plataforman!
    • Akelarre (2020). Pablo Agüero argentinarrak zuzendu zuen. Bertan, Zugarramurdiko sorginkeria auzian inspiratzen da; horretarako, XVII. mendeko Euskal Herrian kokatzen gaitu. Amaia Aberasturi edo Jone Laspiur aktoreak agertzen dira. Filmin-en ikusi dezakezue.
  • 2 kantu
    • Gau batez (Lumi Rework) – Orbel eta Lumi. Orbel talde baionesak giroa ilundu zuen jatorrizko bertsioarekin, baina, remix honetan, Lumi donibandarrek musika elektronikoz josi dute abestia. Beldurrezko elementuak agerrarazten dizkigute: Gau Beltza ospatzeko musika aparta!
    • Euskal Lamiak – Euskoprincess & Irenen3s. Euskoprincess hernaniarrak eta Irenen3s iruindarrak dembow estiloko kantu hau eskaini digute. Ahots robotikoen eta lamia kantuen artean, hipnotizatzen duen abesti dantzagarria sortu dute.