ALTXA TA DANTZA, IKAMAREN IKASLE JAIALDIA GERNIKAN. 

Datorren larunbatean, ekainaren 6an, Euskal Herriko ikasleria Gernikan bilduko da ikasturte amaierako ikasle jaialdi nazionalean. Goizean goizetik hasi eta egun osoko egitaraua izango dute egitarau politikoa eta aisialdia uztartuz.

Ikamak antolakundearen 5.urteurrena ospatu eta ikasleriari antolatzera dei egingo dio jaialdi honen bitartez. Horretarako jaialdian hamarkadetako ibilbidea zein antolakundearen etorkizuna izango dituzte hizpide. 

«Mobilizaziorako eta aldarrikapenerako etxe eta eskola izan da Ikama eta horren isla izango da jaialdi hau.»

Sarrerak Instagrameko profileko biografiako estekan edota zuzenean Entradium plataforman daude salgai. Euskal  ikasleria  martxan da eta Gernika haien topaleku bilakatzeko prest daude.