‘ASKE’ jaialdira joan nahi duzu?

Datorren abenduaren 27an Lakuntzan ospatuko da Aske jaialdia. Baina zer da Aske?

Ez-ohiko musika jaialdi bat da ASKE. Geure herri eta jendearen askatasuna aldarrikatzeko topagunea da. Aske izan nahi dugunon aterpe. Baina zer da aske izatea? Norbanakoaren eta gure herriaren askatasunaren ulerkera kolektiboa da gurea. Euskal Herri aske baten soinu banda sortu nahi dugu: euskalduna, feminista, antikapitalista, solidarioa… Hamarkada luzez gogor kolpatua izan da geure herria eta geure jendea. Orain, herri eta jendarte hori eraikitzeko unea da. Herri mugimenduaren parte gara eta herri mugimenduaren balioak partekatzen ditugu. Balio eraldatzaile horien eta gure nazioaren askatasun grinaren sustapena egin nahi dugu musikaren bitartez. Indibidualismoaren, handinahikeriaren, lehiakortasunaren… aurrean, auzolana eta elkarlana dugu guk lanabes. Bestelako aisialdi eta jaialdia ereduak posible direla uste dugu, eta hala egingo dugu. Elkarrekin edozer dugu posible. Elkarrekin, bi t’erdi gara. Aurtengo abenduaren 27tik aurrera aske izateko jaio garela esatera igoko gara oholtzara. Herri honen eta bere jendearen askatasuna aldarrikatzera. Aske izateko jaioak, aske izan gaitezen!

Klakek, bertara joateko 5 sarrera bikoitzen zozketan parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizu! 

Nola hartu parte?

– Bazkidea bazara errebisatu zure e-maila, bertan jasoko duzu zozketan parte hartzeko esteka

– Bazkidea ez bazara, bazkidetu Klakera hurrengo estekaren bitartez eta e-mailean jasoko duzu parte hartzeko aukera; https://klak.eus/bazkidetu

Egitaraua osorik ikusi nahi baduzu, azpian ikus dezakezu eta sarrerak zure kontu eskuratu nahi badituzu hemen duzu esteka; https://www.ticketic.org/es/entradas/ezk-fest-2025