Azaroak 4rako gazte blokea deitu du GES-ek

Gazte Euskaltzaleen Sareko (GES) kideek Bilboko Justizia Auzitegian egindako elkarretaratzean adierazi dute, azaroaren 4an Euskalgintzaren Kontseiluak deituriko manifestazioan parte hartuko dutela. Deialdi hau euskararen aurkako oldarraldi juridiko, politiko eta sozialaren testuinguan kokatzen da, eraso hauei erantzun bateratu bat emateko helburuarekin.


Gazte euskaltzaleek gizartearen sektore batzuetatik euskaldunak pribilegiatu eta zapaltzaile gisara irudikatzeko saiakerak salatu dituzte. Horrekin batera, GES-ek aldarrikatu du euskara kohesiorako eta ahalduntzerako funtsezko tresna bezala ulertzen dutela.

Hala, azaroaren 4ko manifestazioan gazte blokea osatzeko deia egin diote gazteria euskaltzaleari.