“Azterketak Euskaraz” omentzeko, “Oihaletxea dokumentala

Gutxi falta da 23. KORRIKA Irundik Baionara abiatzeko eta, edizio bakoitzean egin ohi den bezala, aurtengo omendua Azterketak Euskaraz kolektiboa da. Kolektibo hori Seaska sarearen baitan sortu zen brebeta eta baxoa euskaraz pasatzeko eskubidea aldarrikatzeko asmoz, Frantziak ikasleen hizkuntza eskubideak urratzen baititu eta frantsesez pasatu behar baitute baxoa.

Horretarako, Lander Garro zuzendari hendaiarrak ordu erdiko dokumentala atera du, gazteon borroka hori ilustratzeko eta azaltzeko. Bertan, Estitxu Robles kolegioko eta Etxepare lizeoko irakasleak, ikasleak, ikasle ohiak eta gurasoak azaltze dira euren bizipenak eta borroka kontatzen.

Oihaletxea metafora gisa baliatzen da euskara irudikatzeko, behin-behinean bizitzeko balio duen estalpe bat baita, egitura sendo bati lotu behar zaiona. Sarean ikusgai da dokumentala nahi duzuen plataforman: Kanaldude-n, Youtube-n edo Primeran-en.