Bekat’uros eguna

Apirilaren 20 honetan, Atharratzeko kaleak berriz beteko dira kolorez Bekat’uros egunaren bigarren edizioaren kari. Altxalili kolektibo queerrak eta Prefosta elkarteak egun osoko programazioa landu dute.

Egitarauaren baitan, Bertso Bingo bazkaria izanen da, Prefosta elkartera deitu beharko da erreserbatzeko. Horretaz gain, kontzertu anitz izanen dira, elektrotxarangak eta Altxalili kolektiboaren ikuskizunaz ere gozatu ahalko da. Aldarrikapen egun bat dela berresteko, manifestaldi koloretsu bat egingo da.

Era berean, laguntzaileak beharko dituzte eguneko antolaketan laguntzeko. Ez ezazue eguna galdu!