Bideojoko gomendioak

🎮 🕹️👾 Jolasten hasteko prest?

Hemen Klak-eko lantaldeak egiten dizkizun hainbat gomendio!

  1. Celeste: Plataforma joko intependente hau euskaraz topatu dezakegu, Gamerauntsiakoek euskeraturik. Joko honek depresioari buruz hitz egiten du eta bere pertsonaia nagusia Madeline deitzen den gazte bat da, mendiko erronkak gainditzen lagundu beharko duguna.
  2. Pile Up: Jatorriz euskaraz sortua izan den bideojoko independentea. Era berean, soinua euskaldun batek egin du! Kolaborazioan jolastu behar den kubo joko bat da. PC, PlayStation 4, Nintendo Switch, Xbox One, Xbox Series eta PlayStation 5 plataformetan jokatu daiteke.
  3. The silent swan: Praenaris talde donostiarrak sortutako jokoa, berriki estreinatu dena. Mirov protagonistarekin harresietatik haratago dagoen lurraldea zeharkatzea da helburua, bere iragana ezagutzeko. PC, PlayStation 4 eta PlayStation 5 plataformetan jokatu daiteke.
  4. Hollow Knight: Plataforma joko independente hau euskaraz topatu dezakegu Gamerauntsiakoek euskaraturik. Erabateko klasikoa da joko hau, metroidvania azpi-generoan sartzen dena eta kritika oso onak jaso dituena. Hallownest erresuma esploratzea da helburua, bi dimentsiotan.
  5. Hades: Mitologia greziarrean inspiratutako roguelike independentea. Historiako bideo joko onenetarikoa izendatu dute. Jokalariek Hadesen semea, Zagreus, kontrolatzen dute bere ihesean Olinpo mendira. Plataforma ia guztietan eskuragarria.
  6. Bioshock: Bideojoko saga bat da, klasiko bat. Gamerauntsian euskarazko jokaldiak topatu daitezke, baina ez dago itzulita. FPS joko bat da eta 1960ko hamarkadan girotua; Jack pertsonaia nagusiak Rapture ur azpiko hiria deskubritzen du. XX. mendeko literatura distopiko eta utopikoek inspiratzen dute jokoa.
  7. Untitled goose game: Antzara bati buruzko istorio diebertigarria. Jokalaria antzara aztoratu baten larruan sartzen da eta herrian iskanbilak sortzea da helburua. Bi jokalari joko kooperatiboan aritzeko aukera ere badu. PC plataforman jokatu daiteke, besteak beste.
  8. Cities Skylines II: Urbanismoa pasiotzat dutenentzako joko egokia. Inolako konpromisorik gabe garatu dezakete jokalariek euren hiria, asmo megalomanoak praktikan ezarriz. C, PS5 eta Xbox Series X/S plataformetan jokatu daiteke.