“Ez dago kerik surik gabe” zikloarekin girotuko du udazkena Jimmy Jazz-ek

Guztira, lau mahai-inguru eskainiko ditu. Hauexek izango dira aipagaiak: “Jaialdiak, makrojaialdiak eta inguruan duten guztia” urriaren 21ean, “Artea & Politika” urriaren 28an, “Zer da euskal eszena? Existitzen da?” azaroaren 4an eta “Egile eskubideak, Adimen Artifiziala, Spotify… Noruntz goaz?” azaroaren 11n.  Saio guztiak 19:00etan hasiko dira.

Gonbidatuen artean Amets Aranguren, Kiliko Frexko, Itziar Ituño edo Fermin Muguruza topatuko ditugu.

Urriaren 21etik azaroaren 11ra, astelehenero, Jimmy Jazz areto gasteiztarrak mahai-inguru bat eskainiko du. Izan ere, aretoak bere 15. urteurrena ospatzen du eta horretarako, gogoetara bultzatuz ere ospatzeko xedea du.