Klakeko bazkideen artean zozketatzeko urriaren 21ean Sestaon ospatuko den Ezk Festeko bigarren ediziorako 2 sarrera ditugu!

Ez galdu Merina Gris, Hofe x 4:40, Brigade Loco, Sua, Las Sexpeares, Los Chikos del Maiz, Biznaga Quaaluders, DJ Pary&Tiza eta DJ Asier Hormaetxearen kontzertuak egun berean entzuteko aukera.

Horretarako zer egin behar duzun?

Bazkidea bazara, zure helbide elektronikora bidali dizugun emailean aurkituko duzu parte-hartzeko aukera.

Bazkide ez zaretenontzat, aukera bikaina da klak.eus/bazkidetu atarian sartu eta gazte komunikazio proiektua sostengatzen hasteko! Pausu horren ostean jasoko duzun emailaren bidez parte-hartu ahalko duzu zozketan.

Zorte on denei eta eskerrik asko babesten gaituzuen guztioi <3