“Feminismoa lubaki” Euskal Herriko Gazte Feministon Baterajotzea

Datorren urriaren 31tik azaroaren 2ra Euskal Herriko Gazte Feministon Baterajotzea ospatuko da Zaldibarren. Baterajotzea gazteon eskola feminista denez, eduki politikoko eskaintza zein aisialdirako aukera ere badago.

Klakek, bertara joateko 2 sarreren zozketan parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizu! 

Nola hartu parte?

– Bazkidea bazara errebisatu zure e-maila, bertan jasoko duzu zozketan parte hartzeko esteka

– Bazkidea ez bazara, bazkidetu Klakera hurrengo estekaren bitartez eta e-mailean jasoko duzu parte hartzeko aukera; https://klak.eus/bazkidetu/

Egitaraua osorik ikusi nahi baduzu, azpian ikus dezakezu eta sarrerak zure kontu eskuratu nahi badituzu hemen duzu esteka; https://labur.eus/gfbaterajotzeasarrera