FEMINISTALDIAK “AGUR ETA CIAO” ESATEN DIGU TABAKALERATIK

Azaroaren 20an hasi zen XIX. Feministaldia Donostian, Le Bukowski tabernan. Abenduaren 14ra arte iraungo du jaialdiak; Gasteizen emango diote itxiera. Izan ere, Feministaldia eta Inmersiones jaialdiak ahizpatu egin dira aurten. Azaroaren 29 eta 30ean Tabakaleran plazaratuko dira, eta asteburua ixteko Dabadaban “Telektifest: topa eta alde” ospatuko dute.

Aurtengo eskaintzari erreparatzen badiogu, Patiyoko Atzuak podkasta eta GAUAK musika taldea gonbidatu dituzte, beste hizlari batzuen artean. Era berean, salbazionismo zuria, amatasuna eta diaspora edo Euskal Herriko musika eszena transfeminista izango dituzte hizpide, besteak beste. Gainera, Labar, Lamia Mari edo Lea Marie artistek girotuko dute topaketa hori beren musikarekin. Egitarau osoa @feministaldia kontuan topa dezakezue.