Larunbatean, urriaren 19an, Euskal Herriko gaztetxe eta gazte asanbladen topaleku izango da Leitza. Autogesioa, okupazioa, gazte antolakuntza eta horretarako espazioak izango dituzte hizpide besteak beste egun honetan. Hau guztia tailer eta hitzaldien bitartez egingo dute eta horrez gain, egun osoan zehar serigrafia txokoa, “Leitzako Gaztetxeak XX urte” erakusketa eta esperientziak trukatzeko txokoa ere izango dituzte.
Arratsaldean, berriz, mobilizazioa egingo dute eta gaueko hamarretatik aurrera kontzertuak izango dituzte Leitzako Atekabeltz Gaztetxean. Mugimendua elkartu, hausnartu, saretu eta elkarrekin gozatzeko eguna izango dute hau. Guztia prest dute Leitzan iada!