#GOMENDIOAK – Azaroaren 20ean Trans Oroimenaren eguna izan da eta honen harira hainbat gomendio dakarkizuegu 🏳️⚧️😉
Eta zuk, zein aukeratuko dituzu? 🤙🏼
LIBURUAK
- Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza – McKenzie Wark. (2023) McKenzie Wark-ek bizitza erdialdeko krisi sakon bat izan zuen: emakume trans gisa atera zen armairutik. Gizartean zuen rola eta gorputzaren itxura aldatzean munduarekin modu berri batean harremantzen hasi zen eta horren fruitu da liburua. Danele Sarrriugartek itzuli du.
- Moio, gordetzea ezinezkoa zen – Kattalin Miner (2019). Liburu honek Aimar Elosegi Ansa “Moio”-ren historia hartzen du ardatz: 2007n Hernanin bere buruaz beste egin zuen mutil trans horrek. Minerrek, hala, hurbilekoekin nahiz kolektiboekin, gertakari hura berrikusten du memoria ariketa bat eginez.
KOMIKIA
- Beste aldetik- hemengo eta hango trans emakumeen bizipenak komikian. Gehituk eta Mugen Gainetik GKEek komiki bilduma hau sortu dute, zortzi egileren eskutik: Teresa Castro, Sydney Hilton, Maria José Manzano, Susanna Martin, Catalina Parra, Elsa Ruiz, Sara Soler eta Xulia Vicente. Komikiak Erdialdeko Amerikako herrialdeetan gertatzen dira eta bertako LGTB+ egunerokotasuna helarazten digu.
MINI SERIEA
- Butterfly (2018). Erresuma Batuan ekoitzitako 3 zatiko serie bat da. 11 urteko neskato trans baten istorioa kontatzen du. Sortzaileak, gidoia idazteko, Mermaids elkartearekin elkarlanean aritu ziren, trans haurrekin eta euren familiekin bilduz. Primeranen ikus daiteke euskaraz. (3 atal).
FILMA
- 20.000 especies de abejas (2023) Estibaliz Urresolak zuzendutako film luze honek Cocoren istorioa kontatzen digu. Bere genero identitatea eraikitzen ari da, eta bere udako oporretan bi munduk talka egin dute, amonaren herrian. Arrakasta handia bildu du filmak, izan ere Berlinalean saritua izan zen.
PODKASTA
- Pilula urdina ala arrosa nahi? (2022). BERRIA egunkariaren podkast bat da Berria FM, zeinean feminismoa jorratzen den, batik bat. Saio berezi honetan, Julen Gorosabelek pertsona trans ez-bitarren bizipenei ekiten die.
WEB SERIEA
- Ni Naiz Naizena. Webserie dokumental honetan 10 trans pertsonen bizipenak ezagutu ahalko dira. Izaskun Arandiak zuzendu du, eta Izar Filmsek ekoiztu. Atalak aski motzak dira,
AISIALDIA
- Plazeratu klub. Queer festa. Iruñerriko kolektibo horizontal honek plazera erdigunean jarri, ikusarazi eta kuir komunitatearentzako jai seguruagoak sortzeko lana egiten du. Espazio seguru eta gozagarriak sortu nahi dituzte, haien esanetan plazera politikoa baita.
- instagrama: @PLAZERATU.KLUB