#ZerAriDaGertatzen ❓- Guggenheim Urdaibai proiektuarekin aurrera jarraituko duela erabaki du Eusko Jaurlaritzak, herritarrek desadostasuna azaldu duten arren proiektu ekozida honekiko. Guggenheim Urdaibai Stop plataformak mobilizazio jendetsua egin zuen joan den urriaren 19an eta herriak argi azaldu zuen proiektua gelditzeko nahia.