Jaialdiak, euskal preso politiko, iheslari eta deportatuek bizi duten errealitateari elkartasun keinuz erantzutea eta bizi duten auzia gizarteratzea ditu helburutzat. Elkartasun jaialdiak bere amaierara helduko den arren, sorrarazi zuten arrazoiak ez direla desagertu azpimarratu dute Hatortxu Rockeko kideek.
1999tik auzolanean eraikitako musika jaialdiak, 2024ko abenduaren 28an ospatuko du Hatortxu Rocken 29. edizioa Atarrabian; sorreratik gaur egun arte izan duen neguko forma klasikoetan azkena. Azken edizioa, 30.a, 2025eko uztailaren 24tik 27ra ospatuko da Lakuntzan.
Hatortxun Rockeko bono berezi batzuk jarri dituzte salgai azken bi edizioetarako 94 euroren trukke. Eskaintza berezi honetan, 3.000 bono baino ez dira jarriko salgai.
Hator hator neska-mutik etxera!