HIGA munduko hizkuntza gutxituetako hiztun gazteen topaketak dira, eta aurtengo edizioaren data finkatua izan da: uztailaren 14tik 18ra egingo dira Gasteizen.
EHUk, Gasteizko Udalak eta beste hainbat tokiko eta nazioarteko erakundek antolatzen dituzte topaketa hauek. Bertan parte hartzeko izen-ematea irekia da 2025eko urtarrilaren 10a arte, euren webgunean (https://www.higatopaketa.eus/).
Aurten gai batzuk azpimarratu dituzte: artearen bidezko hizkuntza-biziberritzea, teknologiaren eragina hizkuntza gutxituetan eta proiektu partekatu batzuen sorrera. HIGAren helburua da hizkuntza gutxituetako hiztun gazteak beren hizkuntza komunitateko subjektu aktibo izatea. Izena eman ezazu eta hizkuntza gutxitudun lagun bat baldin baduzu, partekatu ezazu berekin!