Jauzi ekosoziala

Zazpi hilabeteko prozesuaren ostean eragile berri bat sortu da Euskal Herrian, Jauzi Ekosoziala. 2021ean abiatutako hausnarketa baten ondoren, 2022an Ekotopaketak egin ziren Portugaleten eta, bertan, adostu egin zen tresna berri bat behar zela euskal ekologismoa ardatz zuena: horrela jaio zen dinamika gisa.

Helburu nagusitzat Jauzik trantsizio ekosoziala bultzatzen du. Izan ere, Euskal Herria krisi anizkoitzaren eta sistema ekozidaren testuinguruan kokatzen du. Horregatik, borroka antikapitalistak, proposamen zehatzek eta justizia sozialak ardazten dute haien ideologia.

Borrokara batzeko hainbat deialdi egin ditu; lehena, maiatzaren 11ean Karta Sozialak bultzaturiko manifestaldi nazionalean parte hartzeko deialdia. Bestalde, datorren udan gehiegikeriaren aurkako alternatiba jasangarriak eskainiko ditu. Haiekin harremanetan jarriz, borrokara batzeko aukera bada.