Gasteizko Txosnek abian jarri dute GTX banda lehiaketaren 6. edizioa. Lehiaketa honetan Euskal Herri osoko taldeek hartu dezakete parte. Hiru eta bost abesti artean aurkeztu beharko dituzte taldeek, horietako batzuk euskaraz izanik.
Finalera iristen diren lau taldeek, Jimmy Jazz aretoan 15 eta 20 minutu bitarteko kontzertua emango dute Martxoaren 21ean. Hala, bertan erabakiko dira talde saridunen izenak.
Sarien artean, diruaz gain, Gasteizko Txosnetan jotzeko aukera aurkitzen dira. Informazio guztia eskuragarri dago Gasteizko Txosnen webgunean.