Klak #18 - Bide zuzenetik oker
PODCASTA
Zuzenegiak al gara? Korrontearen aurka igeri egiteko kapazak?
Klaketa
Nerea Mauleon (Ene Eme)
Klaketa honetan Marta EneEmerekin elkartu da, sigla batzuk dira, atzetik dagoen sortzailea gasteiztar gazte bat baita, Nerea Mauleon. Bizitzak ilustratzen ditu, errealitstetik ihes egiteko modu gisa.
Kakotx artean
Zenbaki bat baino gehiago
Ekaina iritsi zaigu eta 2. batxilergo ikasleei iristen ari zaizkie egutegian gorriz markatutako egunak: selektibitatea, omg. Ikamako lagunek argi dute, FCK SELE, zenbaki bat baino gehiago gara.
Klaketa
@eusnob_bat
Zuzentasuna txarra da beti, bere esanahien aniztasunean. Umorea geroz eta desegokiagoa geroz eta hobea. Baina badaude mugak eta memegileek inork baino hobe ezagutzen dituzte, beti muga horretan dabiltza orekan. @eusnob_bat ere bai, eta Amets berarekin elkartu da #Klaketa|n.
Lokatzetan
kanpaiajo.eus
Egunetik egunera gure inguruko biolentzia indentifikatu eta deuseztatu nahian gabiltza. Bai, gure txokorik intimoenak ere politizatu ditugu. Gure desirak deseraiki, borondatea duenak badaki. Nerea pornografiaren zirrikituak irekitzen saiatu da #Lokatzetan.