Kabala 1×08 – Euskaldunon bihotzerreak

Behinola esan zen bezala, 2026 izango da Euskal Herriak independentzia lortuko duen urtea. Zentzu horretan lasai gaude, kalkuluetaz fio gara.

Baina bitartean zer? Egunero bizi dugu gatazka. Hizkuntzarekin ez bada, kulturarekin eta bestela, edozein motatako inposizioekin (edo errepresioarekin zenbaitetan). Aniztasunaren itsurarekin saltzen zaigu zapalkuntza beste askotan.