KLAK #02 - Polizia

PODCASTA

Gure podcast berriari zukua dario: Polizia #Lokatzetan, Chill Mafia #Klaketan eta San Balentin mintzagai #KakotxArtean.

Eguna goxatzeko datorkizu hau, zorroztu belarriak.

Ba al dago oraindik egun hau ospatzen jarraitzen duenik? Ba ziurrenik bai.

Kupidoz, bihotzetz eta opariz mozorrotutako egun honen harira, Euskal Herriko Neska* Gazteek zenbait ideia plazaratu nahi izan dizkigute.

Maitasun erromantikoak gure imaginarioan zer ideia elikatzen ditu? Zein da gure harremantzeko erek hartu beharko luketen norabidea?

Hori eta gehiago pilula honetan.

Iskanbila bat izan dela? Bai. Hausnarketa hau beharrezkoa genuela? Ere bai.

Iruñerriako musika talde fresko nahiz iskanbilatsuenarekin batu da Amets aste honetan.

Hainbat gai jorratu dituzte: zein da benetan Chill Mafiaren helburua? Nor(tzuk) daude proiektuaren atzean? Euskal Herrian iraindu daiteke? Nori bai eta nori ez?

Ez zaie mintzatzeko gairik faltatu elkarrizketa honetan zehar. Gure #Klaketa ere itsatsi dute.

Azken aldian gure ahotan ez ezik, poliziaren etengabeko presentzia bizitzen ari gara gazteok. Lagunekin banku batean pipak jatea ere delitua dela dirudi.

Euskal Herriko gazte desberdinen testigantza eta bizipenak bildu nahi izan ditugu honetakoan. Baita beste herrialdetako esperientziak ere.

Poliziaren gehiegikeria hemengo kontua soilik ote da? Eta gorputza horrekiko desadostasuna?

Maialen eta Aimarrek zenbait gako mahaigaineratu dizkigute.