KLAK #03 - Edozein herriko plazetan
PODCASTA
Dena ez da hiria, dena ez da A ala B; eta dena den, kolpeak ez dira gutxi.
Edozein herriko plazetan besarkatuko gara berriro, oihukatu eta dantzatzuko dugu. Plazak ditugu elkargune. Jenderik gabeko plazek zentzua galtzen dute.
Herri txikietako #Lokatzetan ibili dira igerian zenbait gazte. Xiberuan, Baztanen edo Arabako Lautadan.
#Klaketa -ko soinua klaska bilakatu dute Bilaka Kolektiboko kideek, atala dantzan jarri ez ezik, hankaz gora jarri dutelako.
Azken atala dugun #KakotxArtean -i Galder Barbado gazte arabarrak jarri dio ahotsa. Kolpeak kolpe, borrokan jarraitzeko dei eginez.
Lokatzetan
Herri txikietako gazteak
Gure bazterrak pixkanaka sasitzen ari diren bitartean, guztiok gaude metropolira begira.
Herrigune txiki horietan ere badaude gazteak, bertan bizi nahi dutenak, gainera. Ez da gaur egungo kontu soila, urteak dira prozesu hau martxan dagoela.
Hausnarketa jarri nahi izan dugu mahai-gainean, ez dugu herri txikietan bizi nahi edo ezintasun kontu bat da?
Onura eta galeren arteko balantzea egiteko hiru gonidatu ekarri ditugu #Lokatzetan atalera: Xaxi, Jon eta Maddi. Xiberua, Baztan eta Arabako Lautadatik, urrenez urren.
Podcasteko edukiaz gain. Lorea Plaza Lekaroztarrak bere herrira eraman gaitu. Herri txikien balioa erdigunean jarri eta horien iraupena bermatzeko lanetan ari diren mugimendu anitzen berri eman digu.
Ikusi bideoa:
Klaketa
Bilaka Kolektiboa
Bilaketa, bilakaera helburu anitzeko kolektiboa dugu Bilaka. Ezagutzen ez dituenak lehen aldiz ikusteko plazerra senti dezake oraindik.
Gaztetasun, ausardi eta indarrez betetako kolektiboarekin elkartu gara aste honetako #Klaketa -n.
Ipar Euskal Herriko dantzariz osatuta dagoen arren, gurekin egon da taldeko hegoaldetarra, Ioritz; Zibelekin batera.
Elkarrizketa lasai nahiz hipnotiko honek zer pentsa emango dizu seguru.
Haien ahotsa entzutearekin aski ez baduzu, jarrain duzun bideoa ikusi. Bertan Bilaka Kolektiboko aurpegi ezberdinak ikus ditzakezu, baita haien dantza eta hitzak behatu ere. Nolakoa da dantzari gazte baten bizitza?
#EginKlak
Kakotx artean
ANkerkeriari STOP
Galder eta Aitor. Azken asteetan maiz entzun ditugun bi izen. Horiek zabaltzearen arrazoia ez da zorionekoa, tamalez. Espainiako Auzitegi Nazionalak 8 urteko espetxe zigorra jarri die.
Momentu gogor honetan ere, Galderrek tarte bat eskeini digu podcasta isten duen atala bere mezuez betetzeko.
Hemendik besarkada handi bat bidaltzen dizuegu. Beti aurrera!