Klak #09 - Gure lekua bilatuz
PODCASTA
Ez da erraza mundu honetan txoko bat egitea. Inork baino hobeki dakigu hori ikasleok, baita euskal kulturari XXI. mendeko ukituak egiten dabiltzanek ere (beat-makerrek #Klaketa honetan).
Inoiz entzun duzu ijitofobiaren aurkako aldarririk? Erantzuna ezezkoa bada, #KakotxArtean izango duzu aukera, Kale Dor Kayiko elkarteko kideen eskutik, gainera.
Lokatzetan
Unibertsitatearen mamua
Oso gazteak ginen etxean lehen aldiz galdetu zigutenean zer ikasi nahi ote genuen. Galdera azkarra, askea (berez). Bat-batean zure hurrengo hamar urteetara begira. “Ba, institutua…”, hori ere urrun ikusten zen garai haietan.
Inhertzia deitzen diote batzuk, presioa beste batzuk… auskalo. Gauza da gazte guztiok somatu dugun zerbait dela unibertsitatera joan behar izatearen zama.
Bertan bukatzen ez baduzu “motza” zarelako, eta sartu eta ikasketak uzten badituzu “akademikoki porrot” egin duzulako.
Hori diosku gizarteak, baina unia bizi izan dugunok ezin hobe dakigu mamu baino gehiago fantasmada bat dela.
Klaketa
Oinak eta erritmoak
Garai interesgarrian dago euskal kultura, euskal musika, batez ere. Doinu berriak, ezberdinak ari baitira kaleratzen; horietako gehienak gazteriaren eskutik.
Hala ere, ohikoena da kantu berritzaile horien meritua edo fama abeslariak eramatea, baina atzetik badago lan bat: beat-maker edo produktoreena zehazki. Pula Gzon eta GAZ Limbo taldeko Gaizka izan ditugu gonbidatu aste honetako #Klaketa n.
Atzealdera jo dugu berriro ere, sorkuntzaren azpiak ezagutzeko asmoz.
Kakotx artean
Ijitofobia
Kale Dor Kayiko elkarteko kideak batu dira aste honetako Kakotx Artera. Ijitofobiaren gaia “modan” dagoela daioten arren, zuk inoiz entzun al zenuen komunitateko norbait gaiaren inguruan hitz egiten?
Ijitoen herriak mendeak daramatza Euskal Herrian, eta mendeak daramatza diskriminazioa eta arrazakeria sufritzen. Gaixotasunak direla edo beste edozein arrazoi dela, ijitoak beti jo-puntuan.