Klak #19 - Disidentzia
PODCASTA
Gorputzetik, adierazpenetik... eskemak apurtzea da gaurkoan disidentzia. Eta baztertua izatea, izate hutsagatik. Erresistentzian bizitzea, egunero irauliz.
Kakotx artean
Uda dator eta gorputzak badaki
Kakotx Artean Aitziber Grados gazteak hondartzako denboraldi berria bezala estreinua egin du iritziaren atalean. Eta tenperatura beroekin batera gure gorputzetan sortzen diren guda txiki horiez jardungo du.
Klaketa
Maddi Argote + Ane Zapirain
Klakean Bilbora jo dugu. Hiriko bihotzeko ausazko ikasle-pisu batean grabatu dute elkarrizketa Joseba eta Irunek Maddi Argote eta Ane Zapirain dantzari gazteei. Dantzaren purismoa, etorkizuna… mila kontu.
Lokatzetan
Maskulinitatearen traidoreak
Lokatzetan sartuko gara, hemeretzigarren aldiz. Maskulinitatea, ez da nolanahiko gaia. Harrizko bihotzak ahulenak direla erakusten dugu gai hau aipatzen den bakoitzean, eta Oiherrek aski ongi daki hori.