Klak #20 - Hankaz gora
PODCASTA
'Agur' esatea ez da erraza, baina afera ez doa hortik. Gure eginbeharra hemen amaitu dela uste duena osssso oker dabil.
Klaketa
Brigade Loco
Debara jo dugu Bergarako punk-rock talde ezagunarekin solasaldi bat izateko. Ez dute Klaken beharrik haien burua eta lana ezagutzera emateko, baina dudadik ez dago esateko asko dute.
Musikatik bizitzea, haien publikoa, futbola… hamaika konturen bueltan aritu gara solasean. Maitanek egindako elkarrizketa podcast honetan ez ezik, bideo formatuan ikusgai egonen da ostiraletik aurrera gure Youtubeko kanalean (KLAK Gazte Ahotsa).
Hainbat gazte sortzailerekin biltzeko aukera izan dugu denboraldian zehar, elkar ezagutu eta bi proiektuak elikatzeko. Dohakiela horiei guztiei agurrik beroena! Segi sortzen, segi sorkuntza gaztetzen.
Kakotx artean
Egunero harrotzen gara
Denboraldiak ez du Ekainaren 28ra arte iraungo, baina hori ez da arrazoia gaia landu gabe uzteko. Egunero harrotzen baigara.
Iris Taldea Ezkerraldeko LGTBIQ+ kolektiboa da, eta urtean 365 eguneko borrokan dihardute. Argi dute harrotasuna ez dela egun bakarreko kontua, eta etsai handiegia dugula parean borroka egun bakarrera mugatzeko.
Kakotx-Artean mintzatu dira, eta denboraldiari eta podcastari berari, itxiera paregabea eman diote.
Lokatzetan
Klak auzitan
Aritzek bukaera berezia eman nahi izan dio denboraldiari Lokatzetan. Mila kontuz aritu izan gara hilabete hauetan zehar, astez aste jendarteko txoko ilunenetan muturra sartuz.
Gaurkoan gure txoko ilunenetara sartu eta KLAK auzitan jartzeko hautua hartu dugu. Barrutik eta kanpotik, eboluzioaren berri, esperientziatik jada. Otsailetik hona ikusi direnak baina kontu gehiago pasa baitira, eta hortara goaz.