Klak #5 - Egia oholtzara

PODCASTA

Barruko korapiloak askatzeko unea da. #Lokatzetan busti eta gure kontraesanak aitortzekoa. #Klaketa|ren doinuaz konplexu eta aurreiritzien karga gainetik kentzekoa; nahi duzuna izatekoa, aktore edo antzezle. Baita #KakotxArtean oroimenari hautsa kentzekoa ere, zauriak istekoa. Martxoak 3 hura gogoan.

Aurreko batean esan genuen dena ez dela A ala B. Batzutan A-go esnatzen gara, beste batzutan guztiz AB, eta ez dakigu azaltzen zergatik. Kontraesanak dietzen diegu fenomeno horri.

Instagramen kontraesanak beharrezkoak zirela galdetu genizuen. Eta zuek kontraesanek “pentsamendu kritikorantz” garamatzatela erantzun zenuten, “hausnarketa sustatzeko balio” dutela. Baita kontraesanek “pentsamendua orekan mantentzen dutelako”.

Nerea barruaraino sartu da gaurko #Lokatzetan. Ea kontraesanen inguruko ideia koherenteren bat ekartzen duen uhinetara.

Aitor antzezlea da. Ingenieritza ikasi arren, bere bizitzako pasioarik ezin izan zion ukatu.

Bilboko Zorrotzaurre auzoan kokatuta dagoen Pabellon 6eko Gazte Konpainian egiten du lan. Lan, aktore moduan.

Aktore ezezagun izatearen inguruko aferez hitz egin digu gaurkoan. Haren inguruan dauden aurreiritzi eta informazio falta, beti bezala, tarteko. Maitanek #Klaketa eraman du gaurkoan banbalinetaraino.

Badaude gozoagoak diren urteurrenak, beste batzuk, gaziagoak. Gertakariekiko sentsibilizaziorik ez duenak ez du ulertuko nola greba batek sortutako istiluek nola sortzen duten halako sentsibilitatea urteak joan eta urteak etorri.

Martxoak 3ko sarraskian 5 lagun hil ziren, 100 inguru zauritu. Gertakari bakan bat izatetik harago, gaur egunerarte irauten duen testuinguru sozial baten erakusle izan ziren egun hartan gertatutakoak. Horrela beraz, egun horren memoria gaur egungo borroken pizgarri da. Egun hartan gertatutakoarekiko justizia, baina baita gaurko gertakariena ere.

Kabala 2x13 - Ahalduntzea gorrotatzea

Kabala 02x12 - Postal herria

Kabala 02x11 - Euskal Herria digitala

Kabala 02x10 - Botere kuotak burujabetzara

Kabala 02x09 - Gu ez garen hezur-haragia

Kabala 02x08 - Zakua betetzeke

Kabala 02x07 - Bihar, bihar, bihar... Orain?

Kabala 02x06 - Zaborraren lurrina

Kabala 02x05 - Euskal fantasia

Kabala 02x04 - Bertso kontu

Kabala 02 x 03 - Ekintzez hitz egiten

Kabala 02x02 - Gurutzaketa digitala

Kabala 02 x 01 - Zer moduz uda?

Kabala #19 - Aukeratzen dugun familia

Kabala #18 - Otaku zikinak

Kabala #17 - EHtik mundura

Kabala #16 - Janzten duguna gara

Kabala #15 - Jo Ta Ke Bollere Izan Arte

Kabala #13 - Hitz eta pitz

Kabala #11 - Bada amankomunean

Kabala #10 - Zartada

Kabala #9 - Adarren punta

Kabala #8 - Euskaldunon bihotzerreak

Kabala #7 - ZIGORTU NOR-NORK

Kabala #6 - DIN-DAN-DON EGUBERRI ON!

Kabala #5 - Dirua sobre batean

#4 - Beldurra haiek guri

Agroqueer eta jurrismo inklusiboa

Kabala #1 - Hasiera intentsoa

Klak #20 - Hankaz gora

Klak #19 - Disidentzia

Klak #18 - Hau ez da espero genuena

Klak #18 - Bide zuzenetik oker

Klak #16 - Kaiolak hautsi

Klak #15 - Introspekzioa

Klak #14 - Karkarrak

Klak #13 - Kaleak gureak dira

Klak #12 - Borrokan bizi gara

Klak #11 - Pikutara goaz

KLAK #10 - Kantu bat gara

Klak #09 - Gure lekua bilatuz

Klak #8 - Pa[REC]o pantaila

Klak #07 - Ikuspegi grisa

Klak #6 - Sailkapenik gabe marrazten

Klak #5 - Egia oholtzara

Klak #4 - Mahaiak ikasteko eta nahasteko

KLAK #03 - Edozein herriko plazetan

KLAK #02 - Polizia

KLAK #01 - Sextinga