Klak #8 - Pa[REC]o pantaila
PODCASTA
eknologiaren tripetara jo dugu zuzenean. Atzeko zikintasuna ezagutuko dugu #Lokatzetan, ilusioaren teorian arakatuz. #Klaketan Arriguri ikus-entzunezko sortzaile taldeak kameraren atzetik hitz egingo digu. Eta podcastari azken pintzelada gorri, berde, txuri eta beltza emango dio Nayuak, sahararren ahotsa #KakotxArtean kokatuz.
Lokatzetan
Ziberfetitxismoa
Izen arraro bezain potoloa. Azken egunotan bat baino gehiago geratu izanen da mugikorreko pantailari begira, hitzaren esanahia bilatu nahian.
Ez da filia sexual bat, ezta halako harremanak online mantzentzea ere (hori sexting-a zen). Hitza pixka bat tranpatia da, egia da.
Intereneten bidez eraldaketa soziala bilatu nahiarekin du zerikursia. Aritz Landetak bikain azaldu digu #Lokatzetan berri honetan.
Atala motz geratzen bazaizu, badakizu Twitter hor dagoela eztabaida pizteko.
Klaketa
Arriguri
Kamararen atzetik dabiltzanak haren parean jarri ditugu honakoan. Kasu honetan, mikroaren aurrean.
Arriguri ikus-entzunezko sortzaileen taldea ezagutzen duzue? Ikusi dituzue Merina Grisen bioklipak? Ba horien atzeko magoak dira Arrigurikoak, kantu politenei irudi politenak jartzen jaioak.
Deustoko Erriberan, gaueko 20:00ak, kotxe baten barruan grabatzen, eta kanpoan euria. Baldintza kaskarrenetan, elkarrizketa bikaina egin dire Martak.
Ez galdu!
Kakotx artean
Sahara Hurra!
Azken hilabeteetan behin baino gehiagotan hartu izan dituzte kaleak aste honetako #KakotxArtean-eko izenburuaren hitzek.
Nayuak hurbilagotik azaldu digu Saharako herritarrak bizitzen ari diren egoera. Oraindik ezagutzeko aukerarik izan ez baduzu, aukera ezin hobea.
Euskal Herriak eta Saharak urte luzeko lotura dute, bi herri zapaldu, bi herri erresistentzian. Elkartasunak mugak gainditzen dituen beste adibidetariko bat gaurkoan dakarguna.