KLAK #01 - Sextinga

PODCASTA

Klak-en lehen programa mamitsu dator. Albiste, entretenimendu eta iritziz beterik ikusi du argia. Sexting-a eta gazteon kriminalizazioa mintzagai, eta Dupla talde aguraindarra gonbidatu. Egin klik eta gozatu.

Asteazkenero podcast berri bat.

Donostiako Alde Zaharrako gazteak izan dira aste honetako #KakotxArtean egin dutenak.

Azken hilabetean auzoan bizi izan duten errealitate gordina azaltzeko asmoz, bertako gazteek hartu dute mikrofonoa hontakoan. Haien ahots propioz jasan dituzten kolpeen inguruko errelatoa egin digue Gazte Asanbladako bi kidek.

Gari eta BeƱat gazte aguraindarrek osaturiko taldeak estreinatu du #Klaketa.

Jon Mikel aurkezlearen laguntzaz euskal musika eta kulturaren berrikuntza izan dute mintzagai, beste gaien artean.

Haien entsegu-gelan bildu gara elkarrizketa lasai hau egiteko.

Entzun zure belarrietatik tertuliaren nondik norakoak.

Klaketa hau indartsu etorri dela iruditu bazaizu, itxaron hurrengo asteazkenean datorrenari.

Eduki gehiago jasotzeko jarrai gaitzatu sare-sozialetan: @egin_klak

Lokatzetan

Lehen programa honetan ez gara edonolako #Lokatzetan sartu.

Sexting-a ez da konfinamendu osteko kontua soilik. Aurretik ere gure bizitzetan zegoen, eta dagoeneko badugu gaiaren inguruan hausnartzeko bezain beste ibilbide.

Nerea Lauzirikak egindako errepotajean “sexting” terminoaren euskarazko definizio bat sortzen saiatu da. Baita testigantza ezberdinak bildu eta Harremanak elkarteko Olatz Berastegi sexologoarekin gaiari sakonago heltzen ere.

Egia al da euskaldunok ez dugula sexuaren inguruan hitz egiten?