Subjetuaren hausnarketatik, Euskal Herriko Gazte Feministak

Euskal Herriko Neska* Gazteek, oreretan egindako agerraldian, izen berriaren aurkezpena egin zuten. Elizondoko Baterajotzetik sortutako egonezin eta gatazken ondorio izan da subjetu politikoa eta estrategia militanteetan zein forma hartzen duten hausnartu dute.

Aldaketaren erroa, heterosexualitatearen zein neska identitatearen problematizaziotik datorr. Sarea osatzen dutenei ez diete elkartzen “neska” izateak, patriarkatuagatik zapalduak izateak eta bere aurka egiteak elkartzen dituela uste dute, feminista izateak.

Izen aldaketa ezinbestekoa da diren hori eraldatzen hasteko eta horregatik, Euskal Herriko Neska* Gazteak izatetik, Euskal Herriko Gazte Feministak izatera pasatu dira. Subjektu politikoaren aldaketak, borrokak hauspotzeko, patriarkatua ulertzeko markoa berrezartzeko nahiz diskurtsoak berritu eta erradikalizatzeko aukera irekitzen du.