Udaberriarekin Ekotopaketak Arrasaten

“Trantsizio ekosoziala hobeto bizitzeko” lemapean burutuko dira Ekotopaketak, gai ekosozialez aritzeko bi eguneko jardunaldiak, mundu guztiari irekiak. Aurtengo edizioaren data finkatua izan da, martxoaren 28 eta 29an Arrasaten.

Jauzi ekosozialak antolatzen dituen bigarren ekotopaketak dira, aurrekoan Portugaleteko Sastraka gaztetxean egin ziren eta bigarren aldi honetan Arrasaten ospatuko dira, herriko hainbat lekutan. Bertan parte hartzeko izen-ematea irekia da, euren webgunean (https://eu.jotform.com/form/250403364427350 ). 

Bi egunetako egitaraua aurkeztu dute gaur Arrasaten bertan, eta besteak beste “Borroka zaharrak, belaunaldi berriak” edota “Tourist come home?” bezalako hitzaldiez gozatu ahal izango da. Aisialdi eskaintza egoteaz gain, otorduak eta lo lekua eskainiko dituzte, izen-ematean aukeratu beharrekoak. 

Informazio gehiago; https://www.jauziekosoziala.eus/inicio.html

Martxoak 28, egubakoitza:

  • 17:30. Harrera info-gunean.
  • 18:30. Bi mahai inguru, aukeran:
    • Borroka zaharrak, belaunaldi berriak izenpean, gazte esperientziak eta antolakuntza borroka ekologistan, Fridays For Future Bilbo, ARRAN eta Jauzi Ekologistaren eskutik.
    • Lurra landu, etorkizuna erein izenpean, Ereinda, Isa Alvarez (Baladre) eta Gotzone Zestorainen (Etxalde) eskutik.
  • 21:30. Bertso afaria, gaztetxean, Andoni Rekondo eta Ane Zuazubiskar bertsolariekin; gai-jartzaile lanetan, berriz, Libe Goenaga. 

Martxoak 29, zapatua:

  • 09:00. Gosaria, pilotalekuan.
  • 10:00. Hiru ekintza, aukeran:
    • Non dago frenoa? mahai ingurua, mugikortasun kapitalistaz, David Hoyos, Biziz Bizi eta Uxue Jauregizarren eskutik.
    • Euskal Herria, industria herria? mahai ingurua, burujabetzat, desazkundean eta langileriaz, Mecaner Herriarentzat, Ortzi Akizu eta Gasteizkoak-en eskutik.
    • Porlanomania izenpean, mendi txangoa.
  • 12:30. Tourist come home? mahai ingurua, turismoaren ondorio ekosozialaz, Ana Geranios (Andaluzia), Margalida Ramis (GOB, Mallorka) eta Bizilagunekin-en eskutik,.
  • 15:00. Bazkaria, pilotalekuan.
  • 17:30. Orain ez da berandu izenpean, mahai ingurua, krisi ekosozialaren aurrean antolatzeaz, Eva Villaseca (Assemblea Catalana per la Transició Ecosocial), Ostia/Soulvement de la Terre, Jauzi Ekosoziala eta Bizi-ren eskutik.
  • 21:30. Mikosis eta Ezezez musika taldeen kontzertuak, gaztetxean; ondoren, musika jartzaileak.

Martxoak 30, domeka:

  • 10:00. Gosaria, pilotalekuan.
  • 11:00. Asanblada, Monterron parkean.