ZOZKETA | EHZra joateko bi sarrera bikoitz
Datorren ekainaren 27-28-29an Arberatzen Euskal Herria Zuzenean festibala ospatuko da “Lurraren (h)erritmoa” lemapean. Klaketik, bertara joateko bi sarrera bikoitz zozketatzen ditugu! Nola hartu parte? – Bazkidea bazara errebisatu zure e-maila, bertan jasoko duzu zozketan parte hartzeko esteka – Bazkidea ez bazara, bazkidetu Klakera hurrengo estekaren bitartez eta e-mailean jasoko duzu parte hartzeko aukera; https://klak.eus/bazkidetu/ Maskak,…
#12GureGaraian – Jai herrikoiak, txosnak eta aisialdi alternatiboa
Denbora igaro da herriko txosnetan lehen txanda egin zenuenetik. Ezagunak zaizkizu lur likatsuak, udako abestiak sortzen duen eztanda, eta “benga, beste bat”en atzetik datozen hiruzpalau tragoak. Eta badakizu zenbat esku behar diren txosnagunea bizirik mantentzeko. Zenbat esku behar diren pankartetan egotea nahi duzun aldarri hori txosnetan egon dadin. Zenbatetan errebisatzen den protokoloa eta zenbat “eskerrik…
#11GureGaraian – Greba feministak Euskal Herriko testuinguruan
Zer da klasea? Zergatik bilatzen dugu zapalkuntza-ardatz batzuetan berdintasuna eta besteetan klaseen abolizioa? Zergatik bilakatzen da klase batzuen abolizioa beste batzuena baino urgenteagoa? Nori egiten dio irakurketa horrek mesede? Nortzuk borrokatzen dute horrela pribilegiorik kolokan jarri gabe? Lau pareta hauen artetik Euskal Herriaren luze eta zabalera gure garaitik eta Gure Garaian!
Tasuni Amari eta Latxa Mamarratxa ~ Drag automakillaje tailerra
Gazteon Eskutiken drageatzeko gogoz dator gazteria, baina zer dute horretarako ezinbesteko? Makillaje bikaina. Horretarako tailerra izan dute gaurkoan, norbere burua makilatzen ikasteko. Has dadila drag show-a Berriozarren!
Martin Arbeo – Munduaren ordena aldatzen ari ote da?
Geopolitika, gazteok honekiko dugun ikuspegia eta pertzepzioa zein Mendebaldeko diskurtsoa eta munduaren ordenaren norabidetzea izan ditu hizpide gaurko hiztaldian. 🌎
Oihana Azkorbebeitia ~ Gurea Euskal Selekzioa!
Espainiar eta Frantziar Estatuen zapalkuntzak kirolean duen eraginaz, nazio identitateaz, aitortzaz eta ofizializazioaz aritu dira gaurko hitzaldian. Argi adierazi dute ez garela ez espainiarraz, ezta frantsesak ere, eta gurea Euskal Selekzioa dela. ✊🏽
Eztizen Artola eta Amaiur Iragi – Gurpilak pizpirrien lorontzi: sormenaz espetxeak hautsi
🗣️ Eztizen Artola eta Amaiur Iragi ~ Gurpilak Pizpirrien lorontzi: Sormenaz espetxeak hautsi ✨ Sormena, inspirazioa, esperientzia pertsonalak zein bidean topatutako erronkak izan dituzte hizpide gaurko hitzaldian. Belaunaldi berri batek jasandako eraginak, gaztetasuneik eta feminismotik; pertsonaletik eta sormenetik.⛓️
#09GureGaraian – Artearen politika, performance-a eta erreferentzialtasuna
Ez zinen hankak zabalik jaio; baina autobuseko eserlekuan alboko emakumeak baino espazio gehiago hartzerakoan halaxe justifikatzen duzu. Ez zinen burua behera begira jaio, baina noizbait sartu zizuten burmuinean ez molestatzeko, paparra gora joatea beste batzuei uzteko. Ez zinen jaio lumarekin, baina erabaki zenuen hau zela beste batzuengan azkura eragiteko modu eraginkorrenetako bat. Ez zinen aktore…
#08GureGaraian | Sareak, salaketak eta interneteko biolentzia
Scrolleatzen bizi gara. Segunduro hartzen dugu dopamina txupito bat. Tartean iritziak, mezuak, ideiak… Horien artean baliagarri zaizkigunak gutxi batzuk, entzuteak kalterik egingo ez diguten beste batzuk eta zabor mordoa. Zaborra, beti bezala, tonaka. Baina, eh, zaborrak ere engantxatzen gaitu. Eta zaborra ere bagara. Eta zaborra ere (batzuetan) nahi dugu. Eta zabor artean ere igeri egiten…
#KLAKtualitatea 📰 ~ Ikamaren mobilizazioak M20an
Ikamak milaka ikasle mobilizatu ditu Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan banaturik. Hezkuntza euskalduna, feminista, publikoa eta komunitarioa aldarrikatu dute. ✏️
“Zein Lore” bideokliparen making off-a
#GazteokEskutik25 💐🎥 ~ Hilabete besterik ez da falta Gazteon Eskutikerako eta jada badute ekimenaren soinu banda izango den abestia, baita bideoklipa ere, eta gu honen grabaketetan kolatu gara zuei aurrerapentxo bat ekartzeko making off honekin.😉 Maitane Camposek, bideokliparen zuzendariak, eta abestiaren egileek abestiaren zein bideokliparen nondik norakoen pista batzuk eman dizkigute 🤪 🎥 Bideoklipa ikusteko gogoz…
Martxan da Arratieko Sare Antiarrazista
Azken aste eta hilabeteetako gertakariak direla eta, Arratieko Sare Antiarrazista jarri dute martxan! 🕸️✊🏽 Eta zu, martxoaren 21ean Igorren izango zara? 🫂
#07GureGaraian – Hezkuntza sistemaren zirrikituak eta M20ko ikasle greba
Ikasle porrotaz hitz egiten da, sistemaren porrotaz beharrean. Porrot egiten dugu ez badugu merkatuaren logiketan txertatzerik, ez badugu nahi merkatuaren logikan txertatu. Porrot egiten dugu desobediente adierazten garen aldiro, ez dutelako piezarik mugitu nahi. Finean porrot egiten omen dugu, berez, haien porrota eragiten dugunero. Porrota deitzen diote borroka beharrean, baina guk badakigu oker dabiltzala. Lau…
#M3Gasteiz 🌹
Memoriatik askatasunera lemapean oroitu dute Martxoaren 3ko sarraskia Gasteizen. Lehenik gazte blokea izan da eta ondoren mobilizaziora batu dira. Bertan tentsio momentuak izan dira.
Euskararen aurkako erasoak
#ZerAriDaGertatzen ❓~ Urtea hasi denetik hainbat izan dira euskararen aurkako erasoak. Eraso hauen aurrean antolatu eta tresnak sortzen dirau herri mugimenduak, hizkuntza politikak indartzeko eskatuz eta hainbat egitarau, kanpain, mobilizazio eta abar antolatuz 💪🏼
Udaberriarekin Ekotopaketak Arrasaten
“Trantsizio ekosoziala hobeto bizitzeko” lemapean burutuko dira Ekotopaketak, gai ekosozialez aritzeko bi eguneko jardunaldiak, mundu guztiari irekiak. Aurtengo edizioaren data finkatua izan da, martxoaren 28 eta 29an Arrasaten. Jauzi ekosozialak antolatzen dituen bigarren ekotopaketak dira, aurrekoan Portugaleteko Sastraka gaztetxean egin ziren eta bigarren aldi honetan Arrasaten ospatuko dira, herriko hainbat lekutan. Bertan parte hartzeko izen-ematea…
#06GureGaraian | Umorea, estereotipoak, pantailak eta txanponaren bi aldeak
Ez, ez naiz brometan ari; beno, bai, baina serioa da. Baina umoreaz ari naiz eta umoretik, e? Baina serio. Ya, horrela ez dizula graziarik egiten, ezta? Beno, niri zure umoreak ere ez dit inoiz graziarik egin izan, eta, hala ere, batzuetan aurpegi hau jarri behar izan dut eta buruarekin baietz egin, berandu otu zaidalako nola…
#GaldezKLAK ❓~ Gasteizko unibertsitatean
Zer izan zen lehenengo, arrautza edo oiloa? Zein izan da unibertsitatera eraman duzun tupperrik txarrena? Xelebrekeria ugari eta are xelebre gehiago ☝🏽
#GaldezKLAK ❓~ Bilboko kaleetan
Zer diote Bilboko kaleetan? Zein altzari izango lirateke? Zer esango liokete haien azken muxua eman diotenari? Xelebrekeria ugari eta are xelebre gehiago ☝🏽
Gure Garaian – Aroztegia, makroproiektuak eta errepresioa
Haurtzaroan Pirritx eta Porrotxi entzun genien diru zorro distiratsu gizenak eta koloretako kreditu txartelak alferrik direla eta ez dutela balio salgai ez dagoena erosteko. Egun Telleri jauregia, txabola ezkutuak eta belaietako izerdi tanta bakoitza sakelan sartu nahi dituzte. Baina, ez, ez dira sartzen zuen sakeletan. Ez zaituztegulako nahi hemen, ez hemen eta inon ere ez.…