Lokatzetan
Nola da LOL euskaraz?
Umorerik onena, mugei aurre egiteko gai dena. #Lokatzetan sartzera gonbidatu ditu Maialenek Ane Labaka, Ane Lindane eta Trapnaldo meme kontuko lagunak. Ba hori, karkarrak everywhere.
Umorerik onena, mugei aurre egiteko gai dena. #Lokatzetan sartzera gonbidatu ditu Maialenek Ane Labaka, Ane Lindane eta Trapnaldo meme kontuko lagunak. Ba hori, karkarrak everywhere.
Kale ertzean infernuko txoko txiki bat. Gazteak sartu eta atera. Jokoan eta jokoan, irabazi nahian, extasian. Garazi Burgoak kokatu du apustu etxeen auzia #KakotxArtean.
Izkutaketan aspalditik dabil kalekumea. Arrastoa uzten du herriko paretetan, eztarriko kordak ez ditu espresiorako bide bakar. Murala deitzen diote zenbaitzuk, graffiti besteek, zirriborro gutxi batzuk. #Klaketa|ri kolorea eman dio Nexgraff Pasaiako graffitero gazteak.
Pipak eta garagardo latak karriketako txoko izkutuenean. Mari Errauskin baina goizago korrika etxera itzuli beharra, eta kontrola. Eta frustrazioa, kristona. Ikasten edo lanean igarotzen ez dugun tartetxo hori aste honetan #Lokatzetan.
Gazteok gizarteko sektore baztertu horietako bat gara, gazte izate hutsagatik prekarizatuak. #Lokatzetan sartzera gonbidatu ditugu EH osoan zehar arazo honi aurre egiten borrokan dabiltzan gazteak. Oraina eta etorkizunari nola begiratzen dioten jakin nahian.
#Klaketa haien ‘pedradarekin’ bete dute Komunetik ikuskizunaren atzetik dauden gazte iruindarrek. Poesia + antzerkia + musika. Nahasmen handia, baina nahasmen ona.
Atal berri honi behar duen ginda jartzeko Mijok lodifobiaren gaia ekarri du #KakotxArtean atalera. Saiatzen ari garen arren, gainegik kentzea ederki kostatzen zaigun arantza.
Bidean, zugan pentsatzen, bidean zenbat oroitzapen…
Kartzelak urrundu, bakartu, suntsitzen du. Euskal Herriko zenbait herrietan auzokideak, baina batez ere, gazteak antolatu eta auzo edo herriko presoak bisitatzeko antolatu izan dira.
Hurbilasuna, gaztetasuna, alaitasunez betetzen dute bidaia luzeko motxila, eta hara doaz, edonora; agian inoiz auzoko kaletik oinez ikusi ez dutenari bisitan, baina bai tabernetako eta pankartetako irudietan.
Eztizen Artolak bidaia baten kronika egin digu, #KakotxArtean.
Elene Carreto dantzaria dugu gaurkoan Klaketan. Durangarra berez, Hernanin bizi da. Oreretako Dantzaz konpainian dabil lanean, eta bertara mugitu gara Elenerekin dantzaren gaur egungo nondik norakoen inguruan mintzatzera.
Tik Tok, Dantzari-influencerrak… gutxiegi hitz egin izan da fenomeno horien inguruan. Zergatik dantzatzen dute hain ongi gaur egungo gaztetxo guztiek? Erantzun guztiak podcastean.
Bigarren olatuaren bi lekuko ekarri ditu Oiherrek aste honetan Lokatzetara. Luca, Gazteizko Fridays For Futureko kidea, eta Gorka, Aroztak herri-ekimeneko kidea.
Biak ala biak, ingurugiroaz kezkatzen hasi berri den belaunaldi horren parte dira. Xahuketa eta suntsiketa, ordea, ez da tamalez iraganeko afera. Merkatuak pixkat garbiago bizitzeko baliabideak eskaintzen badizkigu ere, egiturazko arazo batek egiturak aldatzea beharrezkoa du, arazoari aurre egin nahi bazaio behintzat.
Hori eta beste mila gauza aste honetako atalean.
Bukatzeko, kohesioa mantzentzearenak gurekin bat egiten ez duenez, Kiskali Basauriko gazte feministen taldeak zerga arrosa goitik behera kritikatu dute, #KakotxArtean.
Kantu bat gara, bertso bat agian. Gure kulturaren zutarrietako bat izan da bertsoa. Azken urteetan baina bide eta norabide berriak arakatzen dabiltza bertsolari gazteak. Horren testigu izan den Igor Galarzarekin batera osatu dugu aste honetako #Klaketa.
Kantu bat gara. Ahots askok osatua. Doinu bakar baina aldakorrekoa, gora-behera askokoa. Kantu bat da euskaldunon nortasuna, bakarra. Azken urteetan bada, euskaldun sentitzeko ikuskera ezberdinak agertu dira. #Lokatzetan putzu horretan murgilduko gara. Euskaldunak izan gaitezke abertzaleak izan gabe?
Oso gazteak ginen etxean lehen aldiz galdetu zigutenean zer ikasi nahi ote genuen. Galdera azkarra, askea (berez). Bat-batean zure hurrengo hamar urteetara begira. “Ba, institutua…”, hori ere urrun ikusten zen garai haietan.
Inhertzia deitzen diote batzuk, presioa beste batzuk… auskalo. Gauza da gazte guztiok somatu dugun zerbait dela unibertsitatera joan behar izatearen zama.
Bertan bukatzen ez baduzu “motza” zarelako, eta sartu eta ikasketak uzten badituzu “akademikoki porrot” egin duzulako.
Hori diosku gizarteak, baina unia bizi izan dugunok ezin hobe dakigu mamu baino gehiago fantasmada bat dela.
Garai interesgarrian dago euskal kultura, euskal musika, batez ere. Doinu berriak, ezberdinak ari baitira kaleratzen; horietako gehienak gazteriaren eskutik.
Hala ere, ohikoena da kantu berritzaile horien meritua edo fama abeslariak eramatea, baina atzetik badago lan bat: beat-maker edo produktoreena zehazki. Pula Gzon eta GAZ Limbo taldeko Gaizka izan ditugu gonbidatu aste honetako #Klaketa n.
Atzealdera jo dugu berriro ere, sorkuntzaren azpiak ezagutzeko asmoz.
Kale Dor Kayiko elkarteko kideak batu dira aste honetako Kakotx Artera. Ijitofobiaren gaia “modan” dagoela daioten arren, zuk inoiz entzun al zenuen komunitateko norbait gaiaren inguruan hitz egiten?
Ijitoen herriak mendeak daramatza Euskal Herrian, eta mendeak daramatza diskriminazioa eta arrazakeria sufritzen. Gaixotasunak direla edo beste edozein arrazoi dela, ijitoak beti jo-puntuan.
Izen arraro bezain potoloa. Azken egunotan bat baino gehiago geratu izanen da mugikorreko pantailari begira, hitzaren esanahia bilatu nahian.
Ez da filia sexual bat, ezta halako harremanak online mantzentzea ere (hori sexting-a zen). Hitza pixka bat tranpatia da, egia da.
Intereneten bidez eraldaketa soziala bilatu nahiarekin du zerikursia. Aritz Landetak bikain azaldu digu #Lokatzetan berri honetan.
Atala motz geratzen bazaizu, badakizu Twitter hor dagoela eztabaida pizteko.
Kamararen atzetik dabiltzanak haren parean jarri ditugu honakoan. Kasu honetan, mikroaren aurrean.
Arriguri ikus-entzunezko sortzaileen taldea ezagutzen duzue? Ikusi dituzue Merina Grisen bioklipak? Ba horien atzeko magoak dira Arrigurikoak, kantu politenei irudi politenak jartzen jaioak.
Deustoko Erriberan, gaueko 20:00ak, kotxe baten barruan grabatzen, eta kanpoan euria. Baldintza kaskarrenetan, elkarrizketa bikaina egin dire Martak.
Ez galdu!
Azken hilabeteetan behin baino gehiagotan hartu izan dituzte kaleak aste honetako #KakotxArtean-eko izenburuaren hitzek.
Nayuak hurbilagotik azaldu digu Saharako herritarrak bizitzen ari diren egoera. Oraindik ezagutzeko aukerarik izan ez baduzu, aukera ezin hobea.
Euskal Herriak eta Saharak urte luzeko lotura dute, bi herri zapaldu, bi herri erresistentzian. Elkartasunak mugak gainditzen dituen beste adibidetariko bat gaurkoan dakarguna.
Saioari bukera eman dio Andoni Mikelarenak hausnarketa potente batekin: txipari buruz ari gara, zerbait berria balitz bezala, baina aspalditik daramagu txip bat poltsikoan.
Ez da dohakoa eta merkea erez sareetan surfeatzea. Gure harreman, izaera, gustuak… merkantilizatzeko bide ematen baitu.
Azalduta baino hobeki ulertuko duzue Andoniri zuzenean entzuna. Emaionk play!