-
Kabala 1×09 – Adarren punta
Errua, jabetza pribatua, monogamia, emaztea, mina, leialtasuna… da fidelitatea gizarte hetero-patriarkalaren begietan. Uste baino askoz barneratua dugun balorea da, eta uste baino esparru zabalagoetan aplikatzen dugu (familian, lagunekin, politikan…).
-
Kabala 1×08 – Euskaldunon bihotzerreak
Behinola esan zen bezala, 2026 izango da Euskal Herriak independentzia lortuko duen urtea. Zentzu horretan lasai gaude, kalkuluetaz fio gara. Baina bitartean zer? Egunero bizi dugu gatazka. Hizkuntzarekin ez bada, kulturarekin eta bestela, edozein motatako inposizioekin (edo errepresioarekin zenbaitetan). Aniztasunaren itsurarekin saltzen zaigu zapalkuntza beste askotan.
-
Kabala 1×07 – Zigortu nor-nork
Izua eta zigorra, soka beraren bi mutur. Desobedientziaren aurrean zigorra, eta kateen oinarri dugu izua. Kartzela, errepresioa, ‘dena da ETA’, despolitizazioa… Zigor-sistemaren ertz desberdinak izan dira Maddi eta Markelen arteko kabala gaurkoan.
-
Kabala 1×06 – Din-dan-don eguberri on!
Izango da eguberriak telebistako iragarkien moduan bizi duenik, baina Grinch-ak ere bagaude. Gabonen alderdi maltzurra ikusi eta planto egiten diogunak osabaren lekuz kanpoko iruzkinei, etxeko emakumeen esplotazioari, onartzen ez gaituen familia heteronormatiboarekin orduak eta orduak igarotzea…
-
Kabala 1×05 – Dirua sobre batean
Lo, lan eta lo, eta obeditu, eta ez kexatu, ez atera zaratarik. Eta gu geldirik. Miserable. Baina konforme? Hau al da merezi dugun guztia? Borrokak balioa galdu du edo?
-
Kabala 1×03 – “Agroqueer” eta jurrismo inklusiboa
Ez zaizkigu gustatzen, gehien bat gure inguruan direnean. Aurreiritziz eta topikoz betetako jendartea da gurea, zer egingo dugu ba? Ba aurka, ez? Edo zer? Maddi, Ainhoa (Nebukai) eta Unaik gutxienez bai. Gaurko Kabala entzun eta baietz mundua pixkat desberdin ikusten duzula. Gora agroqueer borroka eta jurrismo inklusiboa!
-
Kabala 1×01 – Hasiera intentsoa
Kabalaren lehen atal honetan intentsitatea izango dugu mintzagai. Ozen hitz egitea, bertan gaudela nabaritzea, drama gustatzea… Agian ez gara denok horrelakoak izango, baina zenbaitzuk bai eta kokoteraino gaude. Emakume izatea eta bizitza intentsoki bizitzea era negatiboan ikusia izan da. Nola ikusiko ote dute mundua mikroaren parean eseri diren bi intensa hauek? Maddi aurkezlearekin batera Laura…
-
Klak #20 – Hankaz gora
‘Agur’ esatea ez da erraza, baina afera ez doa hortik. Gure eginbeharra hemen amaitu dela uste duena osssso oker dabil.
-
Klak #19 – Disidentzia
Gorputzetik, adierazpenetik… eskemak apurtzea da gaurkoan disidentzia. Eta baztertua izatea, izate hutsagatik. Erresistentzian bizitzea, egunero irauliz.
-
Klak #18 – Hau ez da espero genuena
Hau ez da espero genuena, zin egin zigutena. Produzitu, produzitu, produzitu… eta inoiz ez gelditu. Barrua irabiatu, erraietaraino sartu eta apurtu. Baina ezin sendatu, arnasik hartu.
-
Klak #17 – Bide zuzenetik oker
Zuzenegiak al gara? Korrontearen aurka igeri egiteko kapazak?
-
Klak #16 – Kaiolak hautsi
Txoria eta kaiolaren metafora enegarren aldiz entzuteko gogorik gabe gaude. Batzuetan mezuei sepia kolorea kendu behar zaie, entzungarri izan daitezen.
-
Klak #15 – Introspekzioa
Errealitatea bat eta bakarra dela pentsatzea arautik hitz egitea da. Arauan, erosotasunean bizi gara asko eta asko.
-
Klak #14 – Karkarrak
Euskaldunok ez dakigula barre egiten, betikoan estankatuta gaudela, aurrera egin nahi ez dugula eta bestelako mitoak.
-
Klak #13 – Kaleak gureak dira
Etxerik gabe, kaleak genituen aterpe. Orain, kaleetan ere, lau pareta eraiki dituzte gure inguruan. Podcastaren atal berrian, gazteon aisialdia pandemia garaian, graffitia eta apustuen afera.
-
Klak #12 – Borrokatzeko arrazoiak
Gure borrokak aupegi bat baino gehiago ditu. Anitzak gara, baina elkar ulertu eta elkarrekin egiten dugu aurrera, egitekotan.
-
Klak #11 – Pikutara goaz
Aldaketaren trena, gu konturatu orduko aspaldian pasa dena. Ez gara klimaz bakarrik jardungo #Lokatzetan gizartearen etorkizuna dago jokoan. Gorputza da Elenerentzat ahotsa, hitza, kantua… #Klaketa gaur egungo dantzak hartu duen norabidearekin bete du. Eta atala isteko, Eztizen Artolak #KakotxArtean gazteok presoei bisitatzearen garrantzia azpimarratu du.
-
KLAK #10 – Kantu bat gara
Kantu bat gara. Iraunkorra, harria bezain gogorra. Arraroa, ikuskera anitzekoa. Baina kantu bat gara, hori ezingo du inork ukatu. Podcast berrian gure nortasuna, bertsolaritza eta +
-
Klak #5 – Egia oholtzara
Barruko korapiloak askatzeko unea da. #Lokatzetan busti eta gure kontraesanak aitortzekoa. #Klaketa|ren doinuaz konplexu eta aurreiritzien karga gainetik kentzekoa; nahi duzuna izatekoa, aktore edo antzezle. Baita #KakotxArtean oroimenari hautsa kentzekoa ere, zauriak istekoa. Martxoak 3 hura gogoan.
-
Klak #4 – Mahaiak ikasteko eta nahasteko
Bi errealitate gordin: ikasleena #Lokatzetan eta teknikariena #Klaketa|n. Egunerokoaren atzekaldean gordetakoak, B aldean. Kausalidadez, alderdi zikinduenean. Transfeminismoa ardatz eta bollerismoa identitate #KakotxArtean. Heteronormari Bala zuzendu zaio, arma-tiro-pum.