
Kabala 2×07 – Bihar, bihar, bihar… Orain?
Zerua saldu nahi izan ziguten, baina olentzerorena bezala, gezur hutsa zen. Asko gara dagoeneko konturatu garenak, baina bihae espero zaiguna ostia bat dela, ez da gozoa. Ukaziotik ihes egiteko saiakera bat da saio bat, ea arazoak problematizatzen hasten garen.

Kabala 02×06 – Zaborraren lurrina
Zarata, arraroa, ulergaitza, zaborra izan daiteke. Edo kontrara, berritzailea, abanguardista, generazionala, apurtzailea… ‘Trash’ deitzen zaio ingelesez izenlagun guzti horien bueltan sortzen den arteari. Guk ere, nola ez, badugu gure trash-a eta mugimendu horretan abilak diren bi lagun bildu ditugu Kabalan.

Kabala 2×05 – Euskal fantasia
Noiz erabaki genuen gure mitologiak balioa galdu zuela? Gu behintzat ez gintuzten bilera horretara gonbidatu… Kontrara, mitologiak XXI. mendeko Euskal Herrian lekua duela, eta gainera, beharrezkoa dugula ondorioztatu dute #Kabala|n bildu ditugun hiru sorgin hauek.

Kabala 2×04 – Bertso kontu
Gu ere batu gara olatura, baina ez komeni zaigulako, nahi izan dugulako baizik. Aztertzeko moduko fenomenoa da bertsolaritza, eta batez ere, izan duen bilakaera. Euskal Herriko Txapelketa Nagusi bete-betean gauden honetan bi bertsolari eseri zaizkigu Kabalan, Lierni Rekondo lasartearra eta Xabat Illarregi, leitzarra. Bigarren hau Txapelketa Nagusiako parte hartzaileetan gazteena. Maddiri bertso-mundua lupaz begiratzen lagundu…

Kabala 2 x 03 – Ekintzez hitz egiten
Borroka izateari utzi ziolakoan, errautsetatik atera ziren gazte zoro batzuk. Gurea euskaraz biziko den belaunaldia izango dela aldarrikatuz. Ariketa erraza dirudi, baina ez zen hala izan. Eta aurten berriz egingo diote aurre euskararen kontrako guzti horri, bigarren Gaztealdian.

Kabala 2×02 – Gurutzaketa digitala
Denok ditugu beldurrak. Labar baten ertzetik behera begiratzean, adibidez, beldurra sentitzen dugu. Bertigoa deitzen zaio horri. Ez da bertigo mota bakarra, baina. Gaur egun, besteak beste, bertigoa sentitzen dugu sareetan iritzia ematerakoan. Baina, zergatik? Gure bizitza arriskuan jartzen al du? Izan daiteke. Kantzelazioaren kultura indartzen ari da Twitter bezalako sareetan. Iritzia demokratizatzeko baliagarri izan omen…

Kabala 2×01 – Zer moduz uda?
Nork deskantsatu ahal izan du uda honetan? Neska* gazteok, gutxienez, ez… Udako jaietako lanketa feministen errepasoarekin eman diogu hasiera Kabalaren denboraldi berriari.

Kabala 1×19 – Aukeratzen dugun familia
Kuadrilla familia bezain zurruna askotan. Baita lagun-familiarik gabeko umezurtz asko ere gure inguruan. Nolako harremana dugu gure lagun-taldearekin? Kuadrillak bai edo kuadrillarik gabe hobe? Iritzi asko egon daitezke. Gaurko Kabalan hiru izanen ditugu.

Kabala 1×18 – Otaku zikinak
Pac Man-etik urteak pasa dira, eta orain Among Us dugu, eta Call of Duty, eta Candy Crush. Euskarak ere baditu batzuk. Berbaxerka eta Egunena Behin ere bideojokoak dira azken finean. Musikaren, liburuen, filmen frikiak dauden gisa berean, jokoen frikia izatea delitua al da? Kulturatik edo industriatik al du gehiago bideojokoen munduak? Zein da emakumeen* lekua…

Kabala 1×17 – EHtik mundura
Hitz egin dezagun munduaz. Urrun eta haundia dirudiena uste baino hurbilago eta sinpleago gorpuzten da gure egunerokoan. Seguruenik eskutan duzun objektua nazioarteko harreman zehatz batzuen ondorioa da. Baita ikusi duzun azken telesaila edo jantzita daramazun dena delako hori ere.

Kabala 1×16 – Janzten duguna gara
Egunero bezala, ohetik jaikitzen zara, eta kalera irten aurretik, oihalez inguratzen duzu azala. Atal bat edo beste gorde edo erakutsiz. Joku bat izan daiteke, presio bat ere bai. Maddiri Nadet (Eusko Princess) eta Txomin batu zaizkio Kabalan modari 360 graduko berrikusketa egiteko.

Kabala 1×15 – Jo Ta Ke Bollere Izan Arte
Sexualitatea bizitzako adar zehatz baten gisara erakutsi zaigu. Askoren kasuan leku gehiago ematen zaio bizi-esperientzian, beste batzuekin alderatuz. Bollera denak seguruenik kontrakoa berretsiko dizu. Eta esango dizu, bollera izateagatik zer eta nola mugatzen zaion ibilbide hau. Atzokoa Ikusgarritasun Lesbikoaren eguna izanik, hartu tarte bat bi bollera zoragarri hauek entzuteko.

Kabala 1×13 – Hitz eta pitz
Dylan, Eneritz eta Maddi Kabalan batu dira gure belaundiari (ere) dagokion gai bati eusteko: euskara. Euskaldun berri, zahar, hango eta hemengo, hamaika kontu eztabaidatzeko.

Kabala 1×11 – Bada amankomunean
Metaforak metafora, erraldoiak ditugu hedabideak egun. Haien indarraren pean, ezin txikiago sentitzen gara gu. Urteak daramazkigu lubaki komunikatiboak sortzen, nola errendituko gara baina? Garai berriei agin zorrotzez erantzuteko: Bada + Klak!

Kabala 1×10 – Zartada
Gazte gara, eta mugimenduan gaude. Hamaika gara, baina bakarra aldi berean. Kolektiboa. Ilun, korapilo eta inposizioen garaietan, utopiko izaten jarraitzen duen belaunaldia gara, makurtzen ez dena. Zarta bat aurpegian, zartada bat hormigoizko paisaian. Zergatik orain, ordea? Baina zergatik ez? Orain ala inoiz ez?

Kabala 1×09 – Adarren punta
Errua, jabetza pribatua, monogamia, emaztea, mina, leialtasuna… da fidelitatea gizarte hetero-patriarkalaren begietan. Uste baino askoz barneratua dugun balorea da, eta uste baino esparru zabalagoetan aplikatzen dugu (familian, lagunekin, politikan…).

Kabala 1×08 – Euskaldunon bihotzerreak
Behinola esan zen bezala, 2026 izango da Euskal Herriak independentzia lortuko duen urtea. Zentzu horretan lasai gaude, kalkuluetaz fio gara. Baina bitartean zer? Egunero bizi dugu gatazka. Hizkuntzarekin ez bada, kulturarekin eta bestela, edozein motatako inposizioekin (edo errepresioarekin zenbaitetan). Aniztasunaren itsurarekin saltzen zaigu zapalkuntza beste askotan.

Kabala 1×07 – Zigortu nor-nork
Izua eta zigorra, soka beraren bi mutur. Desobedientziaren aurrean zigorra, eta kateen oinarri dugu izua. Kartzela, errepresioa, ‘dena da ETA’, despolitizazioa… Zigor-sistemaren ertz desberdinak izan dira Maddi eta Markelen arteko kabala gaurkoan.

Kabala 1×06 – Din-dan-don eguberri on!
Izango da eguberriak telebistako iragarkien moduan bizi duenik, baina Grinch-ak ere bagaude. Gabonen alderdi maltzurra ikusi eta planto egiten diogunak osabaren lekuz kanpoko iruzkinei, etxeko emakumeen esplotazioari, onartzen ez gaituen familia heteronormatiboarekin orduak eta orduak igarotzea…

Kabala 1×05 – Dirua sobre batean
Lo, lan eta lo, eta obeditu, eta ez kexatu, ez atera zaratarik. Eta gu geldirik. Miserable. Baina konforme? Hau al da merezi dugun guztia? Borrokak balioa galdu du edo?