-
Kabala 2×12 – Postal herria
Turistak edo herritarrak? Zer lehenesten dira zure bizitokian? Turismoaren izenean geroz eta gehiago dira herritarrak kanporatzeko prozesuak. Euskal Herria postal-herria izan ez dadin, borrokan ari dira Oier eta Elaia, Bilbon edo Lapurdi kostaldean.
-
Kabala 2×11 – Euskal Herria digitala
Zenbat gustatzen zaigun nazkatuta gauden momentu horietan, paintaila parean eseri, eta blog, tik-tok edo stream bat ikustea. Sareak telebista berria direla diote. Euskarazko telebistaren alde gaudela argi dago, baina antza, euskarak sareetako eduki sortzaileak behar dituen edo ez, ez daukagu horren argi. Hala ere, badaude baiezkoan daudenak, eta praktikara jauzi egitea erabaki dutenak (Andrea eta Elene, adibidez). Euskaraz…
-
Kabala 2×10 – Botere kuotak burujabetzara
Anbizio handiko herria da gurea, gure helburu eta ipar politikoak ez dira urteen poderioz desegin. Hortan gabiltza tirriki-tarraka. Zirrikituetatik sartzen, hausten, sortzen… pauso bakoitza balorean jartzen. Eta garrantzitsuena, boterea gureganatzen eta botere hori gure mesedetara jartzen. Gorputzak eta herriak burujabeago izan daitezen.
-
Kabala 2×09 – Gu ez garen hezur-haragia
Ez gara mundu honetan hezur-haragizko bakarrak. Eta beste horiekin dugun harremana etengabea da, baina nolakoa? Animaliak instrumentu dira gure bizitzetan. Hori al da haien patua? NOR Antiespezista taldeko kide da Maialen, eta Fridays For Futureko Donostiako ‘nodo’-koa Anne. Bien laguntzaz zorrontzasunez begiratuko diogu gure kontsumoan uste baino leku handiagoa duen haragiaren industriari.
-
Kabala 2×08 – Zakua betetzeke
Borroka esparruetan ez gara denok berdin onartuak, oraindik bidea dugu egiteko. Hasiko gara oinez? Ibis eta Julu bildu dira #Kabala|ren mahaiaren inguruan gaurkoan. Intersekzionalitatea aldarrikatzea errealitatea mugitzean, bide deserosoak irekitzean datza ezinbestean.
-
Kabala 2×07 – Bihar, bihar, bihar… Orain?
Zerua saldu nahi izan ziguten, baina olentzerorena bezala, gezur hutsa zen. Asko gara dagoeneko konturatu garenak, baina bihae espero zaiguna ostia bat dela, ez da gozoa. Ukaziotik ihes egiteko saiakera bat da saio bat, ea arazoak problematizatzen hasten garen.
-
Kabala 02×06 – Zaborraren lurrina
Zarata, arraroa, ulergaitza, zaborra izan daiteke. Edo kontrara, berritzailea, abanguardista, generazionala, apurtzailea… ‘Trash’ deitzen zaio ingelesez izenlagun guzti horien bueltan sortzen den arteari. Guk ere, nola ez, badugu gure trash-a eta mugimendu horretan abilak diren bi lagun bildu ditugu Kabalan.
-
Kabala 2×05 – Euskal fantasia
Noiz erabaki genuen gure mitologiak balioa galdu zuela? Gu behintzat ez gintuzten bilera horretara gonbidatu… Kontrara, mitologiak XXI. mendeko Euskal Herrian lekua duela, eta gainera, beharrezkoa dugula ondorioztatu dute #Kabala|n bildu ditugun hiru sorgin hauek.
-
Kabala 2×04 – Bertso kontu
Gu ere batu gara olatura, baina ez komeni zaigulako, nahi izan dugulako baizik. Aztertzeko moduko fenomenoa da bertsolaritza, eta batez ere, izan duen bilakaera. Euskal Herriko Txapelketa Nagusi bete-betean gauden honetan bi bertsolari eseri zaizkigu Kabalan, Lierni Rekondo lasartearra eta Xabat Illarregi, leitzarra. Bigarren hau Txapelketa Nagusiako parte hartzaileetan gazteena. Maddiri bertso-mundua lupaz begiratzen lagundu…
-
Kabala 2 x 03 – Ekintzez hitz egiten
Borroka izateari utzi ziolakoan, errautsetatik atera ziren gazte zoro batzuk. Gurea euskaraz biziko den belaunaldia izango dela aldarrikatuz. Ariketa erraza dirudi, baina ez zen hala izan. Eta aurten berriz egingo diote aurre euskararen kontrako guzti horri, bigarren Gaztealdian.
-
Kabala 2×02 – Gurutzaketa digitala
Denok ditugu beldurrak. Labar baten ertzetik behera begiratzean, adibidez, beldurra sentitzen dugu. Bertigoa deitzen zaio horri. Ez da bertigo mota bakarra, baina. Gaur egun, besteak beste, bertigoa sentitzen dugu sareetan iritzia ematerakoan. Baina, zergatik? Gure bizitza arriskuan jartzen al du? Izan daiteke. Kantzelazioaren kultura indartzen ari da Twitter bezalako sareetan. Iritzia demokratizatzeko baliagarri izan omen…
-
Kabala 2×01 – Zer moduz uda?
Nork deskantsatu ahal izan du uda honetan? Neska* gazteok, gutxienez, ez… Udako jaietako lanketa feministen errepasoarekin eman diogu hasiera Kabalaren denboraldi berriari.
-
Kabala 1×19 – Aukeratzen dugun familia
Kuadrilla familia bezain zurruna askotan. Baita lagun-familiarik gabeko umezurtz asko ere gure inguruan. Nolako harremana dugu gure lagun-taldearekin? Kuadrillak bai edo kuadrillarik gabe hobe? Iritzi asko egon daitezke. Gaurko Kabalan hiru izanen ditugu.
-
Kabala 1×18 – Otaku zikinak
Pac Man-etik urteak pasa dira, eta orain Among Us dugu, eta Call of Duty, eta Candy Crush. Euskarak ere baditu batzuk. Berbaxerka eta Egunena Behin ere bideojokoak dira azken finean. Musikaren, liburuen, filmen frikiak dauden gisa berean, jokoen frikia izatea delitua al da? Kulturatik edo industriatik al du gehiago bideojokoen munduak? Zein da emakumeen* lekua…
-
Kabala 1×17 – EHtik mundura
Hitz egin dezagun munduaz. Urrun eta haundia dirudiena uste baino hurbilago eta sinpleago gorpuzten da gure egunerokoan. Seguruenik eskutan duzun objektua nazioarteko harreman zehatz batzuen ondorioa da. Baita ikusi duzun azken telesaila edo jantzita daramazun dena delako hori ere.
-
Kabala 1×16 – Janzten duguna gara
Egunero bezala, ohetik jaikitzen zara, eta kalera irten aurretik, oihalez inguratzen duzu azala. Atal bat edo beste gorde edo erakutsiz. Joku bat izan daiteke, presio bat ere bai. Maddiri Nadet (Eusko Princess) eta Txomin batu zaizkio Kabalan modari 360 graduko berrikusketa egiteko.
-
Kabala 1×15 – Jo Ta Ke Bollere Izan Arte
Sexualitatea bizitzako adar zehatz baten gisara erakutsi zaigu. Askoren kasuan leku gehiago ematen zaio bizi-esperientzian, beste batzuekin alderatuz. Bollera denak seguruenik kontrakoa berretsiko dizu. Eta esango dizu, bollera izateagatik zer eta nola mugatzen zaion ibilbide hau. Atzokoa Ikusgarritasun Lesbikoaren eguna izanik, hartu tarte bat bi bollera zoragarri hauek entzuteko.
-
Kabala 1×13 – Hitz eta pitz
Dylan, Eneritz eta Maddi Kabalan batu dira gure belaundiari (ere) dagokion gai bati eusteko: euskara. Euskaldun berri, zahar, hango eta hemengo, hamaika kontu eztabaidatzeko.
-
Kabala 1×11 – Bada amankomunean
Metaforak metafora, erraldoiak ditugu hedabideak egun. Haien indarraren pean, ezin txikiago sentitzen gara gu. Urteak daramazkigu lubaki komunikatiboak sortzen, nola errendituko gara baina? Garai berriei agin zorrotzez erantzuteko: Bada + Klak!
-
Kabala 1×10 – Zartada
Gazte gara, eta mugimenduan gaude. Hamaika gara, baina bakarra aldi berean. Kolektiboa. Ilun, korapilo eta inposizioen garaietan, utopiko izaten jarraitzen duen belaunaldia gara, makurtzen ez dena. Zarta bat aurpegian, zartada bat hormigoizko paisaian. Zergatik orain, ordea? Baina zergatik ez? Orain ala inoiz ez?